Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
organotxo iz piano txiki baten itxurako musika-tresna, biradera bati eragitean metal xafla batzuen bitartez soinu egiten duena. ik organoxka.
Tupustean, bonbillak piztu eta biraka hasi zen karrusela, organotxo musika eta guzti. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Ez nauk alemaniarra organotxoa arrastaka daramadala bidez bide ibiltzeko, diru eske. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.
Gau hartantxe, infernua hasi zen: organotxoak, bozgorailuak, eztandak, uluak, kantuak, ezkilak, txistuak, danbakoak, marruak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.