Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orekatu, oreka(tu), orekatzen 1 da/du ad oreka sortu; orekan jarri.

Orekatu daitezke zuzena ez den ikuspegi batek sortzen dituen erretinako distortsio guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Hartu duten -edo eman zaien- indarra orekatu nahian, badira hainbat ekimen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

[Hegazkina] berriro orekatzen zenean, ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroen eraginkortasun militar gero eta handiagoa orekatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Diruaren gorabeherek automatikoki orekatzen baitituzte dibisen eskaintza eta eskaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Estatu Batuetako koiunturazko aldaketak [...] estatubatuar balantza korrontea ia guztiz orekatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Merkatuak sortzen dituen muturreko desorekak orekatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

Hasiera kaskarragatik Sorhuetek ez zuen amore eman, eta partida orekatzea lortu zuen (23-19).  Berria - Kirola   2006-02-28

Zauritu baino lehen, eskolan ikasia ez izan arren, gogamen ongi orekatua zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Argitasunak min guztiak orekatu zituen denbora luzez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Oso ondo orekatua gorputzez, eta oso dotorea bere mugitzeko moduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Orekatuta dago argudioaren haria?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 367. orr.

Frantses gobernuak, estatu osoko jandarme/poliza indarrak orekatu nahian, Angeluko jandarmeen kentzeko xedea du.  Herria   2002-12-26

2 (era burutua izenondo gisa)

UGTk akordio orekatua lortu nahi du, langileen aldarrikapenak eta enpresaren beharrak asetzen dituena.  Berria - Ekonomia   2006-03-14

Greziarren antzinako polis haietan gizon ideala [...] Atleta zela, eta indarra, gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Garapen sano eta orekatu baten arrangura handi batekin behar dela aintzina segitu, hori garbiki finkatu du Bernard Darretche elkarteburuak.  Herria   2003-03-20

Barne-merkatuaren eta esportazioen hazkunde orekatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Herrialde garatuen eta garapen-bidekoen artean harreman orekatuagoak bultzatzeko xedeaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Gure ustez, kontzeptuak dituen hiru alderdiak (sozial, ekonomiko eta ingurunezkoa) ez dira beti modu orekatuan aintzat hartzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Neurriz orekatua zen, mehea baina indartsua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Eskaerak orekatuak izango dira.  Berria - Harian   2006-02-14

Hain zuzena eta orekatua da bere juzku eta epaietan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Orekatuenen sosegua aztoratzerainokoa da geltokiko eskaileretan gora eta behera dabilen jendearen zalaparta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus