Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduko santu-bizitza ezagunen [...] eskema hagiografikoei jarraitzen die. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Orduko telekomedia arrakastatsuren batean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.
Zer geratu da orduko Anne Frank hartatik? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 221. orr.
Orduko ene fedeak ez zuen arrazoia honela torturatzen, absurduaren kontzeptuari ez nintzaion hurbiltzen ere. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
Erraz da, adiskideak, nire orduko egoeraz trufatzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 121. orr.
Irakaslearen emaztea, noski, orduko nire adinaren ikuspegitik, emakume heldua zen, berrogeiren bat urte-edo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.
Eguraldia eta urteen harileko martxa, horixe da ilargia orduko kulturan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Orduko gure erresistentzia pasiboa zen, eta zen iristen arbuiotik, isolamendutik, kutsatzen ez uztetik harago. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
Ikusiz orduko argarzkietan ene amaren edertasuna, nago ez ote zieten apezei sakrifizio mentsa minberatzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.
Hiru mende laurden berantago, orduko haurrek ez dute oraino ahantzia zer erakasle argi eta goxoa kausitu zuten Lafitten baitan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Hemendik hamar urteren buruan, bizi denak ikusiko du, orduko hiztegi batean, hitz horietarik anitz desagertu direla, beste batzueri lekuaren uzteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.
· Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Gauza jakina baita sua amatatzeko orduko asearen proportzioan handitzen dela eskuzabaltasuna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.
Gaurko kontua balitz bezala gogoratzen du ordukoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.
Gaurko sentipen eta sendimenduek ordukoetan murgildu naute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.
Egia esan, ez dakit sentitutakoa ordukoa den edo oraingoa, gogoratu dudanekoa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.
Ezinezkoa da egungoak eta ordukoak berberak izatea. Orduko saio eta ahaleginak aipatu behar dira, beraz, ordukoek baldintzatzen baitituzte egungo hauek. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.
Baina ene erabakia, medikuntza ikastekoa, ez zen ordukoa izan, hiruzpalau urte geroagokoa baizik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
Geroztik ukan ditugun erauntsiak ez dira izan ordukoaren idurikoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.
Orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du. Elizen arteko biblia Ga 4,29
Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 133. orr.
Jatorrizkoan ordukoa da beti hizkera; itzulpenean, gaurkotu egiten da ordukoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.
Ordukoa dut sentipen gazi-gozo hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.
Ordukoak ditut nik akordurik onenak, aitarenak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.
Ramon Saizarbitoriaren bultzada ere ordukoa al da? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.
Ez dakit oraingo denborak ordukoak baino hobeak diren. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 96. orr.
Batzuek negarrari eman zioten, ordukoak ez baikinen zuek bezain gogorrak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.
Kolaborazio garaiak ziren ordukoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.
Hori izango da Frantziskoren obsesioa azken urteetan: eredu izan anaia guztientzat, ordukoentzat eta gerokoentzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Hondarribiko beren etxean hartu gintuzten Amaia eta biok bolada luze samar baterako, eta kostatu behar zaigu orduko hori merezi bezala ordaintzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.
Orduko hura oso egun berezia zen Magisteritzako hiru bekadun haientzat. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 91. orr.
Ez dakit bera oroituko den, baina uste dut gainerako guztiek gogoan dugula orduko hura. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.
Eta orduko hartan ere, kostata baina lortu zuen barrukoa isla ez zekion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.
Orduko hartan, Frodok ez zuen hitzik ere egin egun osoan, konkorturik zebilen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.
Zer arraio nahi ote zuen orduko hartan bikoteak? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.
Haiek besarkatu egin zuten, eta horrela banandu ziren orduko hartan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.
Egun guziz, argitu orduko, eta neguan argitu baino lehen, heldu zen etxeko aterat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Urrats bat egin orduko, izerditan blai zinen, eta garagardoz berdindu behar berehala izerdi galdua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Portxean eseri orduko antzeman genion, irribarreagatik, aldarte umoretsua zekarrela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Lehen saioak egin orduko, ohartu zen Gabin lana orduka eta ez itzulitako fitxa kopuruaren arabera kobratzearen abantailaz. «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.
Sartu orduko guztion begiratu lizunak bereganatu zituen, salbuespenik gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
Hala erraten zidaten ni liburua besapean ikusi orduko: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.
Ikusi orduko ezagutu nuen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.
Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Beti gorrotatu ditut proiektu baten berri izan orduko "nik ere antzeko zerbait egin nahi dut" erantzuten duten pertsonak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.
Ni ohartu orduko kanpoko tapa hesten da eta haren gibeletik so zegoena urruntzen entzuten dut. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Erotismoak gure desioaren atean jo orduko, heriotza ere sartu egiten duk erotismoarekin batera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.
Ilundu orduko, ostera etorriko zaizkidak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.
Beren geletara iristen ziren orduko, Jonathan-eta-Léa, ganbaretako astronauta halakoak, hausnarrean ekiten zioten zeru-hodeiez, ilargi-izarrez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Entzun ninduen orduko Mary Balesterek paperak eskatu zizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.
Ez esan izana ongi damutu zitzaidan handik irten nintzen orduko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.
Hitz hauek esan zituzten orduko, berera etorri zen gaztea eta, ikuskariak eman zion adoreaz, tentaldi guztiak uxatu zituen bere baitatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 981. orr.
Baina... (airean utzi zuen esaldia)... kanporatua zela esaten zitzaion orduko, zabalik zeukan hilobi-zuloa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.
"Ene, aita!", esan ere egin nion, horixe jasota dakarren pasartea irakurri zidan orduko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.
Baina, oraingo kapela hau ere izugarri gustatuko zait, ikustera ohitzen naizen orduko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.
Jesarri egin da ni ikusi nauen orduko, eta irribarre zabal bat egin dit. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.
· Soziologiako ikasketak burutzera etorri zen aspaldi Bilbora, eta zen-orduko bertakotua zegoen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Orain heldua zara eta ez gaztea, ergo, gauza batzuk den-orduko ezin dituzu egin, capicce? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.
Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.
Londresera abiatu zen, txiro, eta, lehorrera orduko, atxilo hartu zuten 20.000 liberarengatik, Dudley eta Bren-ton-en eskabidez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Pont Neuf kalera orduko, ez zekien nondik nora zebilen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Hara orduko, merkaduriak abere gainean paratu eta Kulzum aldera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.
Baina harat orduko, hauxe da harritzea, hiriko ateak hetsirik zeuden. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Fermin eta biok, kanpora orduko, arnasa hartzen dugu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.
Igarri nion, gainaldera orduko, han nonbaiten itzuri egin nahi zidala, bera berriro kamarotera bakarrik itzultzearren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Casarsako lehenengo etxeetara orduko, eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.
Sotora orduko, ordea, abiatuak ziren berriro soldaduak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 16. orr.
Tomasek, berriz, hura barrara orduko luzatu zion lehen irriñoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.
Ohera orduko, ispiluan ikusi dut neure burua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.
Hortaz, gaur inor ez gaituk harritu postrera orduko utzi gaituenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
· Gizonaren gogora orduko, dena da analogia huts: erlijioa, poesia, zientzia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.
Orduko jabetua behar nuen zorionak ez duela luzaz irauten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Orduko, Picassok eta Braquek kubismoari hasiera emana zioten, eta Peary iritsia zen Ipar Polora. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.
Orduko, Tomasek eta Mariak lotua zuten haurraren geroa: bizi bazen, hamar urte betetakoan mutil hasiko zen Ziliguetako jaunaren etxean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Orduko, iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.
Urdangek, orduko, lana ausarki izanen zuten setiatzaileen kanpamenduetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Bai bainekien nik orduko, natur zientzietan ikasitakoaren arabera, "apendizitisa" zela termino zientifikoa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.
Murruak arrailatuak, lubakiak beteak eta dorrea eraitsia zen orduko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.
· Biharamun eguerditan, bazkal orduko Maite heldu zait irriño bat ezpainetan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.
Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera, eta beste hainbeste karbono dioxido kanporatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Nire lehengusinak dio nahi adina haragi ematen diotela, eta hogeita bost zentabo orduko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.
Egia esanda, hogeita bost dolar orduko kobratzen zizkion psikoanalista harengana joate horrek grazia handia egiten zidan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.
Makinak potentzia handikoak izanik ere, hamasei versta orduko baino gehiago ez zuen egingo Kaukaso ontziak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.
Bidaian, hegaz, 900 kilometro orduko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.
Hodi luzeen dunbotsa etengabe, eta gainera abiadura ezin motelago hura; doi-doi hogeita hamar kilometro orduko, errepide zuzen batean! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
140 kilometro orduko harrapatu omen zituzten haize-bolada beldurgarri eta zirimolatsu haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.
Mila urteren buruan, jendea orduko sei mila kilometroko abiadan ibiliko da indar superatomikoz mugituriko autoetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.
Hilaren azken egunetan, orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Nola nahi duzu lurretik hamar metrora, orduko ehun eta hogeita hamar kilometrora, etsaien lekuak hauteman ditzadan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.
Etengabe pasatzen baitziren autoak, orduko ehun eta hogeita hamar edo ehun eta berrogeiko abiaduran. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 225. orr.
Orduko bederatziehuneko lastertasunean, harrapakinari sekula huts egiten ez dion arpoi kolpe harrigarri hori emango diote. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Lurrak orduko bostehun eta hogeita hamarrean garraiatzen ditu gureganantz luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.
Abiadurarik gorenean jarri da une honetantxe trena, orduko 140 kilometrotan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.
48,7 kilometro orduko batez bestekoa lortu zuen Rogersek, batez besteko ikusgarria. Berria - Kirola 2004-09-30
Ezin eragotziko dut orduko ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.
· Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du [= orduko ehun eta hogei kilometroko abiadura], eta erloju digitalak hirurak eta zazpi minutu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
Aurreko bidaian hiru ginela eta ordukoan bi baino ez, edo antzeko esaldi morbosoren bat bota zuen Florak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 339. orr.
Orduan kapera ingurura iritsi eta zoritxarrez ordukoan ere hamarretako meza pasata zegoen eta berriro elizatik ateratzen zirenen jende boladarekin topatu zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.
Oroimeneraino etorri zitzaion aita hil zenekoa, hau bezalako egunsenti batez hura ere; orduko hartan, hala ere, atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen; errautsez egina, tristea, ordukoan egokitu zenez, gogoan duenez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.
Ordukoan nire bizitzan lehenbiziko aldiz ohartu nintzen herrentasun bat dantza baten antzekoa izan daitekeela eta oin herren bat mozorrotu daitekeela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Beste askotan bezala; baina ordukoan esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.
Gure jatorria genetikoki beti bitan banatzen bada, nik erdi bakarrari egin nion kasu ordukoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.
Erantzunik ez ordukoan ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.
abiatu orduko (32); aditu orduko (27); agertu orduko (34); ahoa zabaldu orduko (8); ailegatu orduko (11); aipatu orduko (16); alde egin orduko (11); altxatu orduko (8); amaitu orduko (44); argitu orduko (30); atea ireki orduko (10); atea itxi orduko (9); atera orduko (41); aurkitu orduko (8); azaldu orduko (10); begiak zabaldu orduko (8); begiztatu orduko (7); berri izan orduko (9); berri jakin orduko (11); bete orduko (17); bukatu orduko (46); bururatu orduko (12); da orduko (15)
eguna argitu orduko (15); eman orduko (43); entzun orduko (110); erantzun orduko (7); erran orduko (16); esan orduko (55); eseri orduko (12); esnatu orduko (11); etorri orduko (12); etxean sartu orduko (10); etxera orduko (10); ezagutu orduko (14); gelan sartu orduko (7); gelditu orduko (10); hartu orduko (45); hasi orduko (212); heldu orduko (61); hitza entzun orduko (7); hizketan hasi orduko (10); hotsa entzun orduko (9); hura ikusi orduko (10); hurbildu orduko (8)
ikusi orduko (222); ilundu orduko (9); ipini orduko (8); iragan orduko (11); irakurri orduko (8); irakurtzen hasi orduko (7); ireki orduko (28); iritsi orduko (96); irten orduko (47); itxi orduko (20); itzuli orduko (28); izan orduko (36); izan ziren orduko (7); izena entzun orduko (8); jabetu orduko (18); jaiki orduko (11); jaio orduko (17); jaitsi orduko (9); jakin orduko (44); jarri orduko (39); jaso orduko (11); jeiki orduko (7); jin orduko (10); jo orduko (25); joan orduko (17); kendu orduko (9); kilometro orduko (100); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); konturatu orduko (56); ni ikusi orduko (13); nire orduko (18)
ohartu orduko (37)
orduko aita (9); orduko aldaketa (14); orduko aldaketarik (7); orduko bere (9); orduko ene (8); orduko giro (7); orduko greba (9); orduko gure (13); orduko haren (7); orduko hartan (156); orduko hartan ere (13); orduko hura (13); orduko jarrera (7); orduko kontuak (7); orduko nire (22); orduko oroitzapenak (7); orduko presidente (16); orduko tartea (7)
pasatu orduko (8); pausatu orduko (7); pentsatu orduko (7); piztu orduko (9); sartu orduko (146); sentitu orduko (11); sortu orduko (24); sumatu orduko (14); ukan orduko (7); ukitu orduko (24); utzi orduko (25); zabaldu orduko (38); zapaldu orduko (7); zegoen orduko (8); zeharkatu orduko (10)