Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordenagailu (941 agerraldi, 75 liburu eta 280 artikulutan) 1 iz informazioa metatu eta zenbakizko kalkuluak edo eragiketa logikoak lastertasun handiz egin ditzakeen tresna elektronikoa. ik konputagailu; ordenadore.

Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Norbait nire ordenagailuan sartu eta hau guztia amets hutsa dela esango balit, [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Hiru aukeraz balia zitekeen pasa-hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Ordenagailuan tekleatzen jarraitzen zuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Ordenagailuan murgildu eta ezer sentitu ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.

Ordenagailuan landutako azken dokumentuen izenak agertzen diren tokian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

D izeneko birus informatikoak ehunka ordenagailu kutsatu ditu egun bakarrean.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Nola sartuko zenioke birus bat ordenagailuan?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 68. orr.

Argazkiak ordenagailuz tratatzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.

Ordenagailuz sortutako irudiak ziren, xarma handikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Ordenagailuz simulazio batzuk egingo dituzte aurrena.  Berria - Gaiak   2004-05-04

2 (ordenagailuaren/ordenagailuko)

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

Aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Ordenagailuko teklen eta musikaren hotsa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.

Ordenagailuaren tekla zurien artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.

Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Ordenagailuren bateko inprimagailutik ateratakoa, ziurrenik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Badirudi Mireiak bere ordenagailuko disko gogorreko informazioa borratzea lortu zuela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.

Ordenagailuko CD-ROM bat bezalakoa dut gogamena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

XXI. mendeak ikusiko ditu, zalantza gabe, mundu horretan gertatuko diren aldaketa nagusiak, ordenagailuen ahalmena indartzen denean, eta kontsultak egiteko bideak erraztu eta arintzen direnean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.

3 (izenondoekin)

Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Ustezko ekintzaile islamistaren ordenagailu eramangarrian Heathrowko mapak eta argazkiak nahiz Londresko beste eraikin batzuen planoak aurkitu zituztela.  Berria - Mundua   2004-08-06

Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten.  Berria - Mundua   2006-03-22

Espainiako Poliziak denera 33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD eta bi eskuko ordenagailu atzeman zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Ordenagailu pertsonalen aroaren hasieran.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Galeriako erakusleihoan «ordenagailu birtuala» ipini dute.  Berria - Kultura   2004-08-01

Mikroprozesadoreek, besteak beste, egin dute azken lana, laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak garatzeko orduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Weizman Institutuko (Israel) zientzialari batek minbizia aurkitzeko gai den ordenagailu ñimiño bat sortu du.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Inork txipa duen objekturen bat ukitzen duenean hark uhin bat bidaltzen du ordenagailu nagusira.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Ordenagailu atomikoei buruz hitz egiten hasi beharko genuke aurrerantzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitza ordenagailu-programa bat baino ez zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

"Ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Hiru hamarkada bete ditu gaur Apple ordenagailu konpainiak.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Ordenagailu gela, komunak, sukaldea, bi bulego, sala...  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

OEHko lan taldeak lehen urteetan erabilitako ordenagailu sistema, Wang izenekoa, zaharkituta eta zirkuitu guztietatik kanpo geratu zen.  Berria - Harian   2005-05-04

Ordenagailu sare zabala edukiko du, eta wireless sistemari esker kable barik sartu ahalko dira erabiltzaileak Internetera.  Berria - Kultura   2004-05-25

Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Non sartu ote dut ditxosozko giltza? atzeko poltsikoan? ordenagailu-poltsan?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Ur Bizian, ohointza batzu izan direla, ordenagailu ebaste eta bertze.  Herria   2005-03-03

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainia ez da munduan puntakoa, inola ere, esku ordenagailuen kontuetan. Gogo-ordenagailua metaforak "ezagutza" eta "burmuina" ulertzeko modua ere aldatu du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 120. orr.

6 ordenagailuzko izlag ordenagiluz sortua.

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus