Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordena (orobat orden g.er. eta ordenu g.er.) 1 iz edozein era edo motatako arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera.

Ordena, berriz, gauza berdinak eta ezberdinak dagokien lekuan ezartzen dituen antolamendua da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Ideien ordena eta lotura, eta gauzen ordena eta lotura, berberak dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 131. orr.

Gorputzaren usaina, izerdi-usaina, galarazia dago, kirats bat da, kaos ttiki bat, kosmetikaren kosmosak, ordenak eta antolamenduak menderatu beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Desordena hori, haatik, errepikaturik, ordena litzateke: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Bartzelonak ordena ezarri nahi zion partidari.  Berria - Kirola   2006-04-27

Tradizioan ordena jarriz.  Berria - Kultura   2004-07-02

Mesedez, jar diezaiogun ordena apur bat orgia honi, sukarraldian eta gehiegikerian ere beharrezkoa izaten baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Anabasaren ideiatik aldentzea eta ordena pixka bat ezartzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

[Eboluzioaren teoriak] ordena bat ezartzen du organismoen aniztasun eta desberdintasun harrigarrian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Eta ordenak ordena dakar.  Berria - Kultura   2006-02-28

Irmaren zeregina zenbait urtez, haren zientzia artxibategiaren zaintzea eta ordenan ipintzea izan zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Munduan ordena naturalak agintzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Naturaren ordena komun hori bateratzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

Nik ez dut Naturan ikusten [...] aipatu ohi diren "harmonia" eta "ordena" miresgarririk.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

Sexu bat bestearengana gerturatzen duen guraria, izadiaren ordena fisikoari dagokio.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Nik erantzungo nioke sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Ordena moral objektibo bat, berezko bat, badago, beraz, unibertsoan (ordena kosmiko objektibo bat, zientziak deskubritzen duena, dagoen bezala).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Unibertso osoan miresten den ordena zoragarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Arrazoimena ez dela gai jainkozko ordena globala ulertzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Gauzen berezko ordena da, jende zenbait [...] gauzen berezko ordenaren aurka oldartzen tematzen den arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Gu munduan nagusi izatea -gu, mendebaldetarrok, gizonok, kristauok, zuriok- gauzen ordena berezkoa dela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.

-Eskumakoekin inteligentzian, dio lehengo puntuak, ordenako gizonen alde egin dut, begirune osoz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eliza Santuan ere bada ordena-batasun bat, gorputz mistikoa izena justifikatzen duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Nigan erreprimitzen zuen bere baitan eraman ezin zezakeena: berotasuna, ordena eza, ezaxola, sentsualitatea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizi-ordena bat da jakituria.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Hurrenkera kronologikoan jarritako gizarte-moten segidak aldi berean behetik gorako balore-ordena adierazten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Ondorengotza-ordena, monarkietan, Estatuaren onean oinarritzen da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Ondorengotza-ordena zuzenbide politikoaren edo zibilaren mende dagoela, eta ez zuzenbide naturalaren printzipioen mende.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Lege-ordena desberdinak daude, eta giza arrazoiaren bikaintasuna honetan datza.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.

Argudioen antolakuntza ordena egoki baten arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

5 gizartea edo gizarte jakin bat antolatzeko eta aritzeko ohiko era aratua.

Jainkoak munduan ezarri ordenan, bizia bere eskuz atera behar duena ez da inoiz lotsatu bere umeak boteretsua zerbitzatzera igorri beharraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Hegemoniazko lekua izateak, hasteko, kostu militarra eta politikoa ekarri ohi du, alegia, indarrean dagoen ordenaren defentsaren eta ordena horri eutsi beharraren kostua. baino lehen hasi zen gizon hori lurralde haietan legea eta ordena behar ziren bezala ezartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Gure gizarte historikoak [...] zapalketa gogorretan oinarritzen dira eta [...] itzelezko presio eta indarrak eragiten dituzte, injustiziak eta errebeldiak, ordenak desordena dakarrela eta desordenak ordena berria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen nazioarteko ordena horren hondamena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Matxinada denean, herriak buruzagi ugari; gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,2

6 (izenondoekin)

Arkitektura, Vitruviok ordenatuta uzten duen eran, sub specie aeternitatis pasatuko zen ordena erromatarraren, pax augusta-ren, parte izatera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Giro eta ordena berri horretan, burgesia nagusi.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

Irakiaren kontrako gerla mehatxua nazioarteko "ordena" berri horren adibide gisa har daiteke.  Herria   2003-02-13

Gizartearen ordena justua da politikaren egiteko nagusia.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Gizartearen iraupen eta ordena egokiak familien egonkortasunean dutela oinarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Heriotza-zigorra egokia eta beharrezkoa al da gizartearen segurtasunerako eta ordena onerako?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Emakumearen papera ordena tradizionalean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.

Portalisek ordena zibil berriaren oinarriak ezartzen ditu kontratuetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

1960ko hamarraldiaren hasiera arte, nazioarteko ordena ekonomikoa oso hierarkizatua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Harreman libreen gain eraikitako ordena soziala ezarri zuen mugimendu komunalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Manifestazioak «ordena konstituzionala eta bake publikoa asaldatzeko helburua» zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Indarrean dagoen ordena moral, politiko, sozial, ekonomiko, teknologiko, kultural, sinboliko eta ideologikoa iraultzen duen komunikazio mota bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 16. orr.

Munduko ordena gizatiarrago bat sustatuz globalizazio prozesuak antolatuko lituzkeen planetako "New Deal" bat eraikitzeko asmoz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Ordena publikoko araudiak lege zibilak ez bezalakoak direla.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Ordena Publikoko Auzitegiaren eskuetan utzi zuen auzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbaitek gizarte-ordena bat bultzatzeko dakarte hizpidera desberdintasun biologikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

Mundu ordena justuago eta demokratikoagoa aldarrikatu du Lulak.  Berria - Mundua   2004-05-26

Nazioarteko diru- eta energia-ordena berrian nabarmendu zen gutxitze hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

8 hurrenkera.

Erregelen ordena funtsezkoa da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 154. orr.

Dokumentuen ordena liburuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Esaldien ordena logikoa eta argitasuna zaindu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Letren ordena aldatu gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Ideien ordena errespetatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Gaiak ordena alfabetikoan antolatuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

Beste argitalpenetan, ordena kronologikoan sailkatzen saiatzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Ordena alda daiteke, baina ez edukia.  Berria - Harian   2005-08-16

Gaien ordenak garaien ordena aldarazi dit.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.

Aurrena, kantuak entzuteko modu izengabea dago, ofiziala edo markatu gabea, jakineko ordena batean, hots, diskoak dakarren ordena berean jotzen dituena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

Gauzak txukun egitera, beraz, gertakarien ordena logikoari jarraitu beharko zioan Ripodasek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Hona haien jaiotza ordena: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Hitz ordena iraultzeak dakartzan ondorioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

Haien irteera ordena ere zehaztuta dago: Getaria-Kaiku, Zumaia-Bateratze, Pasai Donibane Koxtape-Isuntza eta Orio-Ondarroa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Ahaleginduko gara gai ordena aldatzen eta negoziazio kolektiboaren gaia lehendabizi eztabaidatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

9 maila.

Berehala aztertuko dugu ea zergatik, kategoria jakin batean, lehen ordenako faktoreak indartsuagoak diren edo ez, beste ordenako faktoreak baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.

Logika elementalera edo, beste modu batean deituz, lehen ordenako logikara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Teoria etikoak lehen ordenako galderei erantzuten dien bitartean, metaetikak bigarren ordenakoei erantzuten die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Ez dugu aldatuko kategorien goragoko ordena, beren taulan aurkeztua dagoen ordena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 153. orr.

2. koadroan azaltzen dira ohiko zenbait gauzaren luminantzien magnitude-ordenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

"Ordenei" (ordines) dagokienez, izena erromatar gorputz politikoan zeuden politikoki pribilegiaturiko klaseetatik hartu zuten, "Senatari Ordena"tik, adibidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

10 apaizgora iristeko bidean, mailatako bakoitza.

Ordena zenbait hartzeko on ziren zazpi apezgai bazituen gutienez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 73. orr.

Ordena bat izan behar zuten gure zazpi gazteak, denak gibelarazi ditu apezpikuak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 80. orr.

Pedro Loboren semeak, apaiz izateko asmotan ordena-mailak eta koroia hartu berriak ditu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Lizentziaduna bainaiz eta Elizaren lehen ordenak hartua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

Lehen ordenak: apaiz izateko lehen urratsak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.

11 elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena, horretarako prestatuak apaiz bihurtzeko egitekoa duena.

Eliza kristauan badela ordena sakratuen sakramentu bat edo apaizgoa, sakrifizio eginkizunak eta naturazgaindiko ahalmenak berekin dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Jesu Kristo gure Jaunaren ondotik, Jondoni Petrirenganik hasten da apezgoaren ordena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Diosesako apezek katedralea ehunka betetzen zutelarik, gutarik 25-ek Ordena saindua ukan ginuen goiz hartan.  Herria   2001-05-17

43 urtetan apez-ordena eskatzen du eta ukaiten Viviers hiriko apezpikuaren eskutik.  Herria   2005-07-21

12 boto nagusiak egin ondoren erlijiozko bizitza daramaten pertsonen elkartea. ik lagundi; anaidi.

Askok, aita-amak eta ondasunak utzita, anaiei jarraitzen zieten, Ordena santuko abitua hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Elkartea, "Anaia txikien Ordena" deitua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Predikarien Ordenako anaia baten eskariz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Jesusen Lagundiko ordena hain aipatua eta aberatsa sortu zuten hamahiru lagunetarik batek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Gazte bat, handiki etxekoa eta oso fina, San Frantziskoren Ordenan sartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.

Ordenako saindu fundatzaileari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

San Frantziskok, Ordena fundatzeari ekin zionean, pobretasun gorenaren jarraitzaile ziren hamabi lagun hautatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 941. orr.

Beste Ordena bat sortu zuten, Penitentzigileen Ordena deritzana eta Aita santuak onetsi zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Metz hirian ere etxea hartu zuen eta Ordena landatu zuen Lotaringian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.

13 (izenondoekin)

Garrantzi handikoa da idazki hau Ordena mendikanteek klero sekularrarekin pobretasunaren inguruan izan zituzten tirabirak ulertzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 907. orr.

Deigarria da bereziki Ordena monastikoei egiten zaien begiratu kritikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Ikusten zuen [...] Ordena erlijiosoek Apostoluen oinatzekiko sentiberatasuna galdua zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 424. orr.

Hasierako fraternitas edo anaiarte xumea Ordena handi bilakatzen ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

14 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordena-fundatzaileen artean, ez da sortu Frantzisko baino bikainagorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Monje ordena bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Frantzia mailan, 19. mendean, 397 serora ordena berri sortu ziren, bainan 51 gizon ordena bakarrik, 8 aldiz gutiago!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 93. orr.

Kontenplazio ordenetarako dohainak nituen, banekien orduan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Sortu zuen herri-administrazioa ez zen anaidi profesional hutsa, baizik eta erlijio-ordena baten baliokide sekularra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

Baina alde handia zegoen hasierako fraternitas xumearen eta eliz ordena instituzionalean gero eta integratuagoa zegoen Ordenaren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

16 hed

Zer zen beraz Malteko Ordena hori?  Herria   2002-11-21

Ordena Orangistak protestanteak auzo katolikoetatik igarotzeko eskubidea aldarrikatzen zuten.  Berria - Harian   2005-07-29

Legion d'honneur ordenako zaldun egingo dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.

Harry Potter eta Fenixaren Ordena.  Berria - Kultura   2004-12-01

Haien segurantzarako sortu zen zaldun ibiItarien Ordena; neska gazteak zaintzeko, alargunak babesteko, eta umezurtzei eta behartsuei laguntza emateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Himmlerrek SSen agintea hartu zuenean, zaldun ordena berri bat sortzeko ametsa izan zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Ordena honetakoa nauzue ni, ahuntzain anaiok; eskerrik asko bai, niri eta nire ezkutariari eman diguzuen sarrera on eta oparoagatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Ezin zitekeela, uste baitzuen, borroka-arriskuetan lege onez sartu Zalduneria-Ordena hartu gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Kantinplora Zaplatuaren Ordenako domina emango diogula jakiteak sendia poztu eta semeaz harro egoten lagunduko dizuen itxaropena daukagu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

17 (arkitekturan) zutabeak eta entablamenduak osatzen duten multzoa.

Ateen estiloak edo ordenak hiru dira: doriarra, joniarra eta atikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Ordena doriarrean trigrifloen eta metopen arteko arrazoia asmatu zen bezala, ordena joniarrean ere dentikuluen kokaerak bere proportzio propioa du, eta ordena doriarrean modiloiek astazaldien proiekzioak irudikatzen dituzten bezala, ordena joniarrean gapirioen proiekzioa irudikatu nahi dute dentikuluek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Ordena doriar eta korintoarrari buruzko arauak eman behar ditut.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Lehengo ordenetara edo molde gotiko edo erromanikoetara itzuli beharrean badiagu eredu berriak garatzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 354. orr.

Erdipurdiko Ordena dorikoa arkitektura greziarreko hiru ordena klasikoetan zaharrena eta soilena da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Eta hala, ordena bakoitzaren proportzioak eta erlazioak utzi dizkigute finkatuta, haien jatorrizko printzipioetan oinarrituta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

18 agindua. ik manu.

Eta exijentzia bat zen, manua eta ordena, eske bat baino areago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Gelditzeko ordena eman.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Kapitainak soldaduei kamioira igotzeko ordena eman zien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Ministerioak igorri ordenak egiaztatuko zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

anaia txikien ordena (18); anaien ordena (8); berezko ordena (5); beste ordena (12)

edertasuna eta ordena (9); gai ordena (13); gauzen ordena (12); gizarte ordena (5); hitz ordena (7); hitzen ordena (4)

ideien ordena (11); izadiaren ordena (9); legea eta ordena (10); lotura eta ordena (4); merlingo ordena (7); mundu ordena (6); munduko ordena (7); naturaren ordena (11); nazioarteko ordena (13)

ondorengotza ordena (7)

ordena aldatu (10); ordena aldatuta (4); ordena alfabetikoan (5); ordena alfabetikoaren (4); ordena apur bat (4); ordena barruko (4); ordena berean (20); ordena berean kateatzen (4); ordena berrezartzeko (4); ordena berri (17); ordena berri bat (6); ordena berria (9); ordena berriak (6); ordena berriaren (6); ordena deitu (4); ordena deitzen (4); ordena doriarrean (4)

ordena ekonomikoa (4); ordena eman (6); ordena eta katea (8); ordena eta lotura (4); ordena ezarri (8); ordena ezartzeko (4)

ordena jakin bat (4); ordena jakin batean (6); ordena jartzeko (5); ordena joniarrari (5); ordena komunari (4); ordena komunean (4); ordena konstituzionala (7); ordena kronologikoan (4); ordena kronologikoari (4); ordena maite (5); ordena mantentzeko (4); ordena moral (4); ordena natural (6); ordena naturala (4); ordena naturalaren (4)

ordena osoa (5); ordena osoak (4); ordena osoan (8); ordena osoaren (9); ordena osoari (6); ordena osoko (4); ordena pixka bat (8); ordena politiko (4); ordena publikoa (22); ordena publikoaren (11); ordena publikoari (4); ordena publikoko (13); ordena sortu (6)

ordena utzi (5); ordena zaharraren (4); ordena zaintzen (5)

zalduneria ordena (7)

anaia txikien ordenako (5); lehen ordenako (4); ordenako abitua (8)

ordenako anaia (8); ordenako buru (6); ordenako ministro (9)

predikarien ordenako (5)

anaia txikien ordenan (5); gai ordenan (8); guztiak ordenan (4)

ordenan hartu (9); ordenan hartua (4); ordenan izan (5); ordenan jarri (4); ordenan sartu (30); ordenan sartu zen (11); ordenan sartzea (4); ordenan sartzen (6); ordenan zaharrenetakoa (4)

sartu zen ordenan (8)

adimenari dagokion ordenaren (4); afekzioen ordenaren (4); anaia txikien ordenaren (4); dagokion ordenaren arabera (4); ezarritako ordenaren (5); gai ordenaren (4); gorputzeko afekzioen ordenaren (4); izadiaren ordenaren (6)

ordenaren aita (4); ordenaren alde (5); ordenaren arabera (31); ordenaren aurka (8); ordenaren baitan (6); ordenaren eta katearen (4); ordenaren hasieran (10); ordenaren kontra (5); ordenaren sorrera (8); ordenaren zaindari (5)

ordenari dagokionez (6); ordenari eman (5); ordenari jarraiki (4)

inolako ordenarik gabe (6); ordenarik eza (5); ordenarik gabe (24); ordenarik gabeko (8)

zein ordenatakoak (4)

zein ordenatan (14); zer ordenatan (7); zer ordenatan batzen (4)

ordenatik kanpo (5); ordenatik kanpora (6); ordenatik kanpora hilko (4)

ordenaz kanpo (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus