Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordainketa, berriz, hainbestekoa izango omen zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 131. orr.
Bitartean nik ostatuko andrearengana jo nuen ordainketa egitera, gaiak ardura ez balit bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
Eraikina lehen solairuraino iritsi da, eta kontratistari ordainketa bat egin beharra dauka. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.
Ordainketaz ez duzu kezkatu behar, hor daude mairuen ondasunak, zure eskuez har dezazun nahi duzun guztia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.
Ordainketaren agiria sinatu eta zutitu egin nintzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 187. orr.
-Estimatzekoa da zure jarrera, baina mundu material honetan, zoritxarrez, bihotzezko eskerrak ez dira nahikoak bizitzeko -ordainketarena gogorarazi zion diplomaziaz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.
Arreta guztia ordainketaren katramiletan jarria, ez nintzen prezioaren izugarrikeriaz jabetu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.
Askotan mesedeen ordainketarako erabiliak izan baitira errefuxiatuak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.
Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.
Beranduko ohartze horrek [...] denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera, eta era horretan hain beldurgarri gertatzen zitzaien ordainketen etetea eragin zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Auzitegiek ez dute zorraren ordainketa eten. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Kasu batean, kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Ordainketak Berdintzeko Nazioarteko Bankuak (munduko banku zentralen banku zentralak, alegia) eginiko kalkuluen arabera, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.
Lehen, usadioz, ordainketa korronteen balantza orekatu behar izaten zen, eta orain berriz, kanpoko eta barruko zorraren atxikigarritasunari eutsi behar zitzaion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.
Gero ordainketa-liburuak ekarrarazi nitian, eta ikusi nian naziak hiru hilabete baino ez zeramala gurean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.
Banku horrek ordaindu gabe utzitako eragiketa baten ondorioz, ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen, merkatuak higatu zituena, eta eragile asko arriskuan jarri zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Lan profesionalari dagokionez, merkatuko maila duina erreferentziatzat duen ordainketa-politika. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.
Urtetan inbertsio txikiena egin gabe, zaharkituta eta deskapitalizatuta zegoen erabat enpresa, eta ordainketa-etena agindu zuen halako batean, kiebrak jota. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Horren guztiaren emaitza: 132.000 milioi dolarretako ordainketa etena, munduaren historiako handiena, izugarrizko krisi ekonomikoa, instituzionala eta soziala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.
Estrategia ofizialak, nolanahi ere, astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Enplegu eta ordainketa-baldintzak oso kaskarrak izaten baitira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.
Ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Bi hilabetean behin gizon bati egiten diogun diru-ordainketaren eta gure enpresak erasorik ez jasatearen artean harremanik bazegoela jakin zuenean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.
Ezin izan zuen 50 milioiko bono ordainketa itzuli. Berria - Ekonomia 2004-01-07
Telefono ordainketaren agiriarekin heltzen zen zenbaki zerrendan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.
Beraren kontu-ordainketa doilor horrengatik, osaba Marchìn-ek osaba deitua izateko eskubidea galdu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.
Estatutu horri esker, Estatu Batuek abantaila izugarri bat zuten, alegia, kanpo-ordainketak beren diruaz finantzatu ahal izatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Analisi batzuen arabera, 2010. urtea baino lehenago europar hiritarrek ez dituzte eskuratuko erretiro ordainketak, demografia arazoak direla eta. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.
Modu ez etikoan lehiatzeko gero eta aukera ugariagoak dituzte, lan egoera malgutzeko presioa eginez [...] edota transferentzia prezioen bidez zerga-ordainketak saihestuz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.
Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.
Herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.
Ordainketa-balantzan krisia izanez gero, diruari depreziatzen uzteko aukerak, hain zuzen ere, saihestu egiten du doikuntza osorik ekonomiaren aldagai errealen mende (eskaria, ekoizpena, enplegua) utzi beharra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Kontu korronteko defizita ordainketa balantzaren adierazlea da, eta AEBen kasuan frogatzen du herrialde horrek irabazi eta aurrezten duena baino gehiago kontsumitzen duela. Berria - Ekonomia 2004-06-19
Diru-eskaintza horren bariazioak ordainketa-balantzaren saldoaren bilakaeraren mende geratzen direla huts-hutsik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
diru ordainketa (3); euroko ordainketa (5)
ordainketa bakarra (3); ordainketa bakarrak (3); ordainketa balantzan (4); ordainketa balantzaren (3); ordainketa balantzen (7); ordainketa balantzetan (3); ordainketa egin (9); ordainketa egiteko (4); ordainketa etendura (6); ordainketa eteteko (3); ordainketa kopurua (3); ordainketa sistema (4)
zergen ordainketa (3); zorraren ordainketa (4)
ordainketak egin (3); ordainketak egiteko (5); ordainketak eten (3)
egindako ordainketen (4); nazioarteko ordainketen (4); ordainketen agiriak (3)