Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jupiterrek bere orbita Marteren eta Saturnoren tartean dauka, eta Marterena baino bide luzeagoa egiten du eta Saturnorena baino motzagoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.
Uztailaren 1ean iritsiko da Cassini ontzia Saturnoren orbitara. Berria - Gaiak 2004-06-05
Cassini espazio zunda Saturnoren orbitan sartu zen atzo. Berria - Ekonomia 2004-07-02
'Venus Express' gaur jarriko da Artizarraren orbitan. Berria - Gaiak 2006-04-11
CoKu Tau4 izarraren orbitan dago planeta hori, Taurus konstelazioan. Berria - Gaiak 2004-05-29
Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa [...] nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.
Hala frogatu zian [...] ezen planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Palo Altoko astrofisikari batek, orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren, "2001 SG506" izenaz bataiatu zuen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.
Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Gorriaren eskua ainguraren moduan gerrian dudala, futuro hitzaren beharrik gabe, planetek, meteoritoek eta beste asteroideek betetzen dituzten orbita eliptiko nekaezin eta ia zehatzez axolatu gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.
Maniobraren amaieran, Ilargiaren inguruko orbita egonkorrera helduko da zunda. Berria - Gaiak 2004-11-16
Lurraren inguruan, orbita geoestazionarioan, biraka ari diren sateliteek Lurreko puntu finko batekiko posizioa mantentzen dute beti. Berria - Gaiak 2004-08-19
Gaur bidaliko dute Aura espaziorantz, Kaliforniako Vanderbergeko basetik; sei urte egingo ditu orbita polarrean. Berria - Gaiak 2004-07-11
Marteren inguruan egunean hirutan orbitatzen du [Phobos-ek], eta bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da. Berria - Gaiak 2004-12-16
Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.
Ez dakit zergatik baratzen zen panpinak, plastikozko dinosauroak eta orbita-estazioak aurkezten zituzten apal haiek begiratzera, inoiz ez bainuen dendan sartzen ikusi. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.
Hegoaldeko klimatik hurbilago eta eguzki-orbitaren azpiko aldean bizi direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.
Jean Claude Trichetek, atzo adierazi zuen ez duela AEBen orbita berean sartzeko asmorik eta ondorioz %2ko interes tasei eutsi zien. Berria - Ekonomia 2004-07-02
Izan ere, Errusiaren itzalaren beldur izaten jarraitzen dute herrialdeok, hamarkada luzetan Moskuren orbitakoak izan ondoren. Berria - Mundua 2004-06-06
Kontu hura ez zen erabat bukatu ni beste orbita batean sartu eta berriz agertu ez nintzen arte. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.
Iruditu zitzaidan buruz ikasitako zerbait errepikatzen ari zela, edota, bere jardunaren hitz batzuek magnetizaturik, orbita berean astiro bira eta bira zebilkiola gogoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.
Begiak orbitetatik irteteko zorian eta aho zabalik jarraitzen zuen, lur gorri arrastoz betea zegoen gelaren erdian zutik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.
Martak bere orbitatik aterata zeuzkan begiak eta bere rictusean gutxitan sumatzen zitzaion ezpain-dardara bat azaleratzen zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.
Gero, begietako orbitek kolore gorria hartu zuten eta likido trinko berde bat irristatu zitzaion ezpainetan behera sugandila baten moduan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 34. orr.
· Orbitetatik irtendako begirada legez baino ezin dut deskribatu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 273. orr.
bere orbita (11); orbita aldatu (3); orbita berean (3)
artizarraren orbitan (3); ilargiaren orbitan (3); inguruko orbitan (3); lurraren orbitan (3)
orbitan jarri (6); orbitan jarri zuten (3); orbitan jartzea (5); orbitan jartzea lortu (3); orbitan jartzeko (6); orbitan jartzeko maniobrak (3); orbitan sartu (5); orbitan sartu zen (4); orbitan sartuko (3)
planetaren orbitan (4); saturnoren orbitan (11); saturnoren orbitan sartu (3)
bere orbitaren (3)