Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hostoak hasi dira orbel bihurtzen, amaitu dira oporrak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.
Darling andreak arretaz aztertu zituen: orbela zen, bai, baina seguru zegoen hosto haiek ez zirela Ingalaterrako zuhaitz batekoak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.
Egurra eta orbela biltzen suari bizi-bizi eusteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.
Ibai zuloan orbelak estaltzen du zorua eta ustel usain hezea hedatzen du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 50. orr.
Kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.
Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 17. orr.
Artzain txakurra, orbela usnatu ondoren, deitu beharrik gabe hurbildu zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Hozkailua hutsik dago, ohea egin gabe du; orbela lurrean dabil alde batera eta bestera, hautsitako leihotik sartuta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.
Haizeak orbela harrotzen zuen, eta hodeietan gordetako euria haizeari txanda hartu zain zegoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 75. orr.
Lurzoruan orbela astintzeko beste jotzen zuen haizeak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.
Haizeak daraman orbela bezala, arrapaladan, bere aurretik igarotzen dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.
Han-hemen orbela bera baino zoroago dabiltzan hotsek diote Napoleonek ihes egin duela Elba uhartetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
Orbelak duen jolas-sena bezalakorik ez dago. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.
Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Erretorika hutsa da, haizeak alferrik gizendutako orbela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 294. orr.
Ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.
Nire oroitzapenak deabruaren poltsako urrezko txanponen parekoak dira; ireki eta orbela baizik ez zegoen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.
Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Baina batez ere sugeek izozten zioten odola; oina orbel mugikorrean hondoratu eta haien buru meheak ikusten zituen sustraien nahaspila itzelean sigi-sagaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
-Estimatzen dizut, Jolivet jauna -erantzun zuen Harry Blountek, lankideak urki baten gerizpean prestaturiko orbel iharraren gainean etzanda jarririk. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.
Han-hemenka, argituz zihoan behelainoaren adarretan, gune arriskutsuak kokatu zituen: orbel sarria, zenbait sastraka, gizon bat ezkutatu ahal zuten harkaitz handiak... Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.
Hala, orbel izutia ere haizean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.
Orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan, baina bustia zegoen azken orduetako euriagatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
· Zuhaitz erdi biluzien aldameneko orbel usteltzen hasiarena nagusitzen zen gau giro oraino ez hotzegian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.
Hego-haizeak ekarritako orbelak jaso eta garbitzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.
Karramarroak eta karakoilak dabiltza herrestan orbel eta gorbelen artean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
Pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Orbel sorta batzuk besterik ez zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.
Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.
Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 80. orr.
Laster hasiko zen euria, haizeak kale bazterretako zumar-orbela harrotzeari utzitakoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 73. orr.
Mikel Strogoffek eta Nikolasek etzanda ipini zuten urki orbelaren gainean, ahal zutenik eta ongien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.
Champs-Elysées-etara itzuli nintzen; kontzertu kafetegiek su guneak ematen zuten orbelpean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.
Orbelkoloreak salbatzen du igela; ile ugariaren babesak, zorria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.
Eta Ada ordu arte mozorrorik gabe bazegoen ere [...] zein unetan doi hasi ote zen orbelkoloreaz babesten, eta Danelekin bizi izandako bizpahiru urteak ederresten? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.
orbela biltzen (4); orbela harrotzen (3)