Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
optikari (orobat optikalari; Euskaltzaindiaren Hiztegian optikari agertzen da) iz optika-tresnak egiten eta saltzen dituen pertsona.
Optikari baten erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Optikari edo begi lagun saltegietan aurkituko dute, hala nola Baiona, Miarritze eta Uztaritzeko Vittonatto saltegietan, 4 eurotan. Herria 2005-09-29
Gero, ebakien beldurrez, baita beiragile eta kristalariok ere Markosi eskatu zioten beren anparoa, eta beiragileetatik baita, azkenik optikariek ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.
Optikalariarenean, ikusmen-zorroztasuna neurtzeko, berez ere nahiko konplexuak diren eta begiak oso emaitza onak lortzen ez dituen estimulu batzuk erabiltzen dira (alfabetoko letrak). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.