Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oporraldi (orobat opor aldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian oporraldi agertzen da) 1 iz opor denbora.

Berarentzako gozamen hutsa zen, jolas berri bat, oporraldi halako bat, kaskarin fin izateari uko egin ahal izatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Udan negozioa itxi eta Lucyrekin eta nirekin oporraldi luze bat egiteko iradokizuna ere ez zitzaion ikaragarri gustatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

-Gure aitaren urteko oporraldia San Pedroetako lau egunak izaten ziran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Astebeteko oporraldia dugu fabrikan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 81. orr.

Abendu bukaeran "Aste Zaharra" izaten zen: morroi eta neskameen urteko oporraldi bakarra; orduan ezkondu, orduan ziren nahi zuten hartara joateko libre.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.

Ni hiru asteko oporraldi horretarako besterik ez nauk bizi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Oro har galdetzen dizut, ea Lucyk oporraldi bat hartuko balu, etxaldea zaintzeko prest egongo ote zinatekeen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

Udako oporraldiaren bukaera nahi baino lehenago iritsi zitzaion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Ni ere joaten nintzen udako oporraldi haietara eta asper-asper eginda egoten nintzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.

Larru beltzaranak, bestalde, oporraldietan beltzarandurikoa, edertasuna areagotu egiten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

Oporraldiaren noraezean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Lan eskubide guztiak ukatzen zaizkiela salatu dute: oporraldi arautuak, gaixotasun baja, langabezia edo Gizarte Segurantza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Laster debekatu egingo digute oporraldietan hiltzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Miseriak ez du oporraldirik hartzen.  Herria   2004-10-14

2 irud/hed

Arrazoiaren argira mugatzen dira, eta barruko oporraldi faltsura, non hainbesteko atsegina hartzen baitu naturazko gustuak, irudirik gabe, barealdian eta atsedenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Hain dituzte sustraituak oporraldi eta barealdi horiek beren izaeran non errukia den Jainkoak gupitu behar baitu ikustean, zeinen zabaldua dagoen errakuntza hau gure egunotan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Entzun izan diot atsegin lukeela fabore zerbait eska baniezaio[...] baina ez diot eskatu, eta menturaz, erdiets nezakeela jakinik ere, ez diot egin ahal izan, san Agustinen erran hau gogoratuz geroz: oporraldi sainduak bilatzen ditu egiaren amodioak eta tratu zuzenak asmatzen amodioaren ezinbesteak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jalta Krimean dago, Itsaso Beltzaren ertzean, eta ospea hartzen ari zen oporraldi-gune bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

· Maiatza heldu zen eta alde egiteko prestatzen hasi zinen, amatasun oporraldia hartu behar zenuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus