Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago gizonik bere askatasun zatia, on publikoaren mesedetan, doan oparitu duenik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Beraz, denbora oparitzea bizitza oparitzea da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.
Klubak liburu zoragarri bat oparitu dit, Nederlandar sagak eta elezaharrak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Pistola seinalatu nion: "Nik uste nuen hemezortzi urte betetzean oparituko zizula aitak". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Varaderon Wilsonek oparitutako koralezko koilarea ipini duzula gaur goizean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.
Margoti eta niri paparreko orratz bana oparitu digu, zentimo bateko txanpon bat ongi apaindu eta distiraraziz egina. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.
Zer gustatuko litzaizuke oparitzea nik? Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.
Emazteak bizkarrez, zango artea zabalik, alua oparitzen zion, hasperen eta auhenka. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Felicitasek bere lehen irri murritza oparitu zidan, kukuka, bere ezpain artetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Oparituko al didak esaldi hori poema baterako? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.
Maitasunaren esperantza konplizitatean hasten den jakitun, ez zidan konplizitaterik oparitu nahi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.
Ondotik, askaria oparitua izanen da jende guzier. Herria 2002-12-19
Olentzerok bere aldetik oparitu zituen haur guziak bedera bedera. Herria 2004-12-30
aitak oparitu (4); eraztuna oparitu (3); liburu bat oparitu (6); liburua oparitu (5); liburua oparitu zidan (3)
oparitu berri (3)
urtebetetze egunean oparitu (3)
aitak oparitutako (3); elsbethek oparitutako (4)