Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han gelditu zen baita santuak edateko erabiltzen zuen buztinezko ontzitxoa ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.
Beste hiru potetako koilarakada bana bildu zituen ontzitxora. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 26. orr.
Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Kaiolan, ontzitxo batzuk zeuden, artatxikiarekin, barazkiekin eta urarekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.
Orduan makina hark zerbait [...] xukatzen zion, eta zukuturiko isuri hori ontzitxo batean geratzen zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.
Flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.
Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.
Une hartan gure ontzitxoak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatik ateratzean egiten duen bezalakoxea, itsasoaz apur bat libratzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.
-Igo! -agindu zigun Sinbadek, ontzitxo bat seinalatuz. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.
Ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Bota dezagun ontzitxoa espaziora. Berria - Harian 2005-03-24