Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kultura bakoitzak munduaren neurkera zuen Frantziako Iraultza arte: arrobak eta kana erdiak, oinak eta zeleminak, pintak eta kuartiloak, librak eta ontzak, goldeak eta arrak... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.
Hogeita bost dolar ontza! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.
"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako", bere pobrezia eta printzipioak nabarmen aditzera emanez. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.
Dendara joan eta bezero bakarra zegoen, gurin ontza batzuk erosten ari zen neska bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Arraina zegoenetan, olioa ere ematen ziguten, ontza eta erdi bakoitzari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 86. orr.
Beste marka bat hautsi zuen urreak ere: 450 dolar ontzako. Berria - Ekonomia 2004-11-25
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
As-ak kobrezko bi ontza pisatzen zuen; eta denarioak hamar as balio zuenez, kobrezko hogei ontza balio zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Lehen gerra punikoan as delakoak, kobrezko hamabi ontzakoa izan behar zuelarik, bi besterik ez zuen pisatzen; eta bigarrenean, bat bakarra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Errepublikak kobrezko ontza bakarreko asak egin zituen; erdia irabazi zien hartzekodunei; denario bat ordaindu zuen kobrezko hamar ontza haiekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Hamasei ontza kobrezko jasotzen zituzten, hogeiren ordez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.
Denario horrek zilarrezko ontzaren zortziren bat balio zuelarik, esan berri dugun proportzioa ezartzen zuen horrek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.
Hemendik aurrera sei ontza zerriki jan behar dituzu egun biz bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.
Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian, gero astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
-Hara: har ezazu hiru ontza haize ale, hiru ontza ilargi lore, hiru ontza linterna argi. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.
· Dirurik ez duenak bere gorputzaz ordaintzen du askatasuna; ontza bete haragi eman behar, eta berdin kentzen diote bati ontza hori besotik ala bihotzetik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 252. orr.
Ontzaz ontza, mantso-mantso, urteak ziruditen tarteen ondoren bakarrik sumatzen zen jaitsialdian, behera zetorren pendulua, eta beherago! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.
Tiriki tauki taki / Mailuaren hotsa, / Zigortu nauten ziegak / ez ditu bi ontza. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.
Ama-alabak alboko etxera joan ohi ziren La dama Rosa ikustera, han 25 ontzako aparatua zutelako, eta Benito zena eta biok bakarrik geratzen ginenez, aukera hartaz baliatzen ginen ordu berean lehendabiziko katean ematen zituzten marrazkiak ikusteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.
Zehazki, Estatu Batuen historian, Gobernu baten aginpidea Ministerio batenaz ordezkatzea, horrela herriaren ongizate eta zorionak ontza-erdi aurrera zezan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.
Zortzi enbor ebakiko dituzte: bi 45 ontzako, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko. Berria - Kirola 2004-06-05
Banaka, 45 ontzako egurra ebakiko dute, erlojuaren aurka. Berria - Kirola 2004-07-17
Hiru proba: 45 ontzakoa kolpeka; 45 ontzakoa abiaduran eta lau enbor: bi 45eko eta bi kanaerdiko. Berria - Kirola 2006-03-18
Bi bikoak txanda librean 80 ontzako bat ebakitzera. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.
Etzandako 45 ontzako enborra, erlojuaren aurka. Berria - Kirola 2006-03-18
Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu eta 25 enbor ebaki: etzandako 20 kanaerdiko eta zutikako bost 45 ontzako. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Laurak batera 45 ontzako zutikako enbor bana ebakiko dute. Berria - Kirola 2004-10-23
Azken proban, ordea, bete egin zen bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako ebakitzen, eta 58 segundoko aldea atera zion nafarrak. Berria - Kirola 2004-08-20
Jengibre-opilak, mahaspasak eta txokolatezko ontzak eskaintzen ari zitzaien emakumezkoei. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.
Ogi puska bat eta txokolate ontza bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.
-Gogoan zeukaat oraindik, nirea zela esanez, magalean nola jarri zidaan soinua Bilboko dendari hark, baina ez pentsa ontza bi txokolateren truke eman zidanik, ez zituan amutsak ordaindu nizkioan laurogei duroak, eta ez gaurkoak gero, 1928koak baizik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Hala, ontza urrea Londresen 682 dolarrean (aurretik 681,70 dolarrean) eta Zurichen 682,55 dolarrean (aurretik 679,95 dolarrean) kotizatzera iritsi zen. Berria - Ekonomia 2006-05-09
600 dolarretik gora igo da ontza urrea eta urte hasieratik %16 inguru garestitu da. Berria - Ekonomia 2006-04-16
Kobreaz eta zinkaz gain, baina, ontza urrearen prezioak ere ezin izan zion hazteko tentazioari eutsi. Berria - Harian 2006-04-19
Trebizondaraino joan zen eta han ontzurre pilo bat eman zizkion merkatari veneziar bati, bere nahia betez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.
Ehun ontza urre ere eman zioten sari. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.
Gaur egun, mearen berrogeita hamar kintal urre-meak lau, bost eta sei ontza urre ematen ditu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.
Hala, 1980tik lortutako mailarik handiena iritsi zuen, 618,90 dolar; eta ontza zilarrak, 1983az geroztik lortutakorik handiena, 13,70 dolar, alegia. Berria - Harian 2006-04-19
Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada, eta bere poltsatxotik ateratako ontzako urre batez ordaindu zion Edwinsford andreari. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.
Denario bat bakarrik balio duen txanpon bat ematen didanari, mila ontzako urre emango dizkiot. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.
Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta hamar ontzako urre banatu zizkien, esanez: "Jarri irabazian, ni itzuli bitartean". Elizen arteko biblia Lk 19,13
Atzo ontzako urre batek 448 dolar balio zituen eta astearte gauean inoiz baino garestiago zegoen. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Txanpon bakar bat ematen didanari, ehun ontzako zilar emango dizkiot. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.
ontza urre (5); txokolate ontza (3)
ontzako bana (5); ontzako bat ebakitzen (3); ontzako egurra (4); ontzako egurra ebakiko (3); ontzako enbor (5); ontzako enbor bat (5); ontzako enborra (6); ontzako enborra ebakitzen (3); ontzako urre (5); ontzako zutikako enbor (3)