Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oniasek ongi etorri handia egin zion zuen mezulariari. Elizen arteko biblia 1 M 12,8
Alta, etxera itzuliz ere, pentsatzekoa zen, ez zidatela hain segur, ongi-etorri hoberena eginen. "Herria" honetarik ongi etorri bero eta amultsua eskaintzen diot "Berria" egunkari berriari. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.
"Hau duk ongi etorria, hau!", esan zuten haiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.
Ongi etorria izan bedi eta gizakiak onartua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Lagunek ongi etorria eman ziguten, eta negar egin zuten bizia galdu zutenengatik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.
Baina ez zuen pentsatzen zuenik esan; gorde egin zuen barreneko azalean, eta aurpegi arraiz, hitzik gozoenez, ongi etorria eman zion. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.
Hartze duten ongi etorria egin nahi diegu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.
1933ko udazkenean, Luhusoko herrian, egin zen urteko bilkuran ongi etorria egin zieten euskaltzale zaharrek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.
Buruak etorri berriengana itzuli ziren eta irri firfira batez egin zieten ongi etorria. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.
Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorria egin zion, denak haren zain baitzeuden. Elizen arteko biblia Lk 8,40
Ongietorriko omenaldia egin ziguten egunean bertan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.