Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
WDRko musikariei buruz beti esango nukeena da onestak direla, zintzoak adierazteko moduetan; ez dutela snob-etik deus ere; eta beti ari direla kalitatearen aldeko borrokan. Berria - Kultura 2004-08-27
Etzirela ohoinak eta alferrak, fama hala bazuten ere, bainan onestak eta langileak. Herria 2001-06-07
Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
Baldin Danceny jaunak ez badu sentimendu onest oro galdu, ez dio uko eginen berak baizik sortu ez zuen hutsegite bat konpontzeari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 526. orr.
Izan asturu edo izan asmo finko, betiere da egintza onest eta laudagarri bat, aditzetik beretik malkoak isurtzeraino hunkitu nauena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Onest eta ohoin bilakatuko da Miarritze. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.
Froga iezadazu bada, jauna, ezen, zuk anitzetan erran didazun bezala, emakume onestek ez duketela sekula zutaz zer deitoraturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.
Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.
sentimendu onest (3)