Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oneski jokatu behar dute eta gutxi hitz egin, begira dauzkatenei ikasbide ona emateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.
Eta beste galde frangoren artean hauxe oraino: diru hori oneski beretua bazuen, zendako ezarri duen ixilka Suisako banko batean... Herria 2001-01-18
Iragana ahalik oneskien duplika dezagun, tradizioari den mendreneko ñabardura erorik ekarri gabe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Jaunaren izenean, zoazte apal eta oneski bidean binaka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.
Lanean dakiten anaiek lan egin bezate eta jardun ezagutzen duten ofizioan, baldin arimaren salbamenaren kontrakoa ez eta oneski egiteko modukoa bada. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.
Aurpegia itzuli orduko ni pasatzeko beldur nintzen lekurantz, han agertzen zitzaidan kastitatearen duintasun garbia, narea, ez pozkario txarrean, oneski ferekatzen, zalantzarik gabe etor nendin baizik, errukizko besoak, eredu onez gainezka, nigana luzatuz, ni onartzeko eta besarkatzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.