Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure xedea pertsona eraginkorrez, zintzoez eta ondraduez inguratzea da gure herrialdearen arazoak konpontzeko. Berria - Mundua 2004-06-11
Esan zion jende ondraduarentzat, lan egiteko prest zegoen edonorentzat, beti irekiak egongo zirela Argentinako ateak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.
Guraso ondraduak ditiat nik, ikasiak, familia onekoak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.
Hortaz, bizio hori zeukan, Orso Nerok bezalaxe, baina gure aitak ez, aita ondradua zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.
Jelosia berezia zen, bestalde, Florentenganako destaina eta emakume ondratuaren hoztasuna gorabehera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Hemen, bion artean, esango diat, emakume ondradua bizitzaren produkturik ergelen eta mingotsenetako bat iruditzen zaidala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 259. orr.
Talamoni gizon ondradua dela uste dut, nahiz eta Corsica Nazioneren baitan dauden guztiak halakoak ez izan, Charles Pieri kasu. Berria - Mundua 2004-04-18
Non da, gizajo hori, zure biziera santu eta ondradu hura? Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.
Mugimendu natural eta espontaneoa izan zen, zintzoa eta ondradua. Berria - Kultura 2004-11-20
Pitzadurarik, zirrikiturik eta ahuleziarik gabeko imitazio-bide ondradu bat sortu: bat eta euskaldun izateko beste moduak ukatzen zituena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.
Aralarrek ahalik eta kanpainarik ondradu eta zuhurrena egingo du, baina era berean, mezu tinko, garden eta bortitza emanen du. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Noizbait gure historia ondradu bat idazten bada, ikusiko da Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.
Egia ondradu bat ukatu zuen euskal jatortasun faltsu baten gorantzan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.
Atzo gauean bertan, ardo ondratu batekin ospatu genuen garaipena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.
Tabernan ez zegoen zerbitzaria beste inor; tabernan egin nituen bi ordu ondratuetan ez zen inor sartu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.
Dirua egindakoa zen Ameriketan eta ondradu ordaintzen zigun alokairuan utzi genion gure etxe ondoko apartamendua, baina ez zuen diru-ugaritasunaren seinalerik ematen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.