Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.
Akabo nire mirespena eragin zuen dotoretasuna, akabo laguna, akabo lagunaren ondoan imajinatu izan nituen harmonia oneko ibilerak eta Alemaniaren ondrako lanak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
Fanatiko-arraza bat gara, eta ondraren fanatismoa da indartsuenetako bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.
Maisu Txikia, ohore kontuetan oso jeloskorra bera, prest zegoen, hori esaten zuen behintzat, ondra kendu nahi zionari sastakada bat emateko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.
Ez tedeskoek ez italiarrek ez diguzue duintasunaren ondra kenduko kroaziarroi, gera bedi argi esana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 270. orr.
Araknek handik eta hemendik jasotzen zituen ondrek eta alabantzek harrokeriaz bete omen zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 193. orr.
Orduan, neskatxa horrek zikindu du gure ondra. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.
-Hara: orain dela urte batzuk ia galdu nuen ondra, emakumeok esaten dugun bezala. Ez zen niretzat inolako sakrifizioa izan, arruntki ondra edo ondra-galtzea deitzen den hori garrantzirik gabekoa baitzitzaidan: zuk, nire gorputzaren jabe bakarrak, ez ninduzun maite; beraz, gainontzeko guztia bost axola zitzaidan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Gauza handi, indartsu, ikaragarri bakarra, emakume horiei geratzen zaien ondraren ideia da, beren buruen gainean zintzilik duten gauza beldurgarri bat bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 277. orr.
Izan ere, tristea da gero, konforme nator harekin, emakumeen ondra hankartean eramatea, bizi garen gizarte honetan gertatzen den bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.
-Kukuak esan zuen, Santa Maria Martxokoz ez bazetorren, bere ondrak egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.