Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondiko 1 iz atsekabea; zorigaitza.

Egun hautan gure herrian ondiko zorigaitza badabila; Mayi Teiletxea 58 urtetan hori ere gan da tanpez bezala.  Herria   2005-10-20

Han guztia zen dolua eta atsekabea, gaitza eta zorigaitza, ondikoa eta ondoko ondore ezin penagarriagoa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.

Ondikoak mingosturik, edateari ekin zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.

Hildakoen etxea husteak areagotu egiten du doluaren oinazea, haren ondiko guztiak dastaraziz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Zer ondiko handia nik, zuk diozun bezala, neure hutsegiteak aintzat hartu izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

2 ondikoz (7 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; orobat ondikotz 102 agerraldi, 21 liburu eta 15 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian ondikoz agertzen da) adlag damurik, zoritxarrez.

Ondikoz, ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

Ondikotz, Kristinak ez zion inoiz nire apetari amorerik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Eta 1875ko Santomasetan (txistorrik gabe emana, ondikotz!) Donostiatik etorritako mezulari baten bidez izan nuen berri fidagarririk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

-Ondikotz... ez du ikusten, ez entzuten, ez ulertzen, eta ez da mintzatzen ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Euskal Herria musulmanen eta frankoen zein baskoien arrago, iraganeko lauso baino ez da, ondikoz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Errua biziari buruzko eskakizunekiko arrapostu ezarekin ezkontzen zenean, horma itsua eraikitzen ari zitzaion ondikoz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

3 ondikozko izlag zorigaiztokoa, zoritxarrekoa.

Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.

Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Makur zaitez batbederak zugan hain sarri miretsi izan duen eraman handi errukitsura, hura baita geure ondikozko bizitzan erein ditugun nahigabeak jasanarazten dizkigun bakarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Nafarroako erresuma izutu eta ikararazi zutèn ondikozko gerla haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Bere sabel barruan hondatu zuen makina ondikozko hark lotzen zuen izaki txiki hura, estutu eta itxuragabetu egin zuen, eta munstro bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus