Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

onarrarazi (28 agerraldi, 14 liburu eta 13 artikulutan; orobat onararazi g.er. eta onartarazi 30 agerraldi, 6 liburu eta 22 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian onarrarazi agertzen da), onarraraz, onarrarazten du ad onartzera behartu.

Euskararen sostenguz, afera horretan sartzen dugun afektibitatea baliatzen da, onartezinaren onartzeko eta onarrarazteko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

Bossuet apezpikuak, aldiz, Frantziako Elizaren Biltzarrari onarrarazi zion 1682.ean bere teologia berria, Déclaration des quatre articles delako aldarrikapenean laburbildurik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

Jerusalemen zeuden guztiei, bai eta Benjamingoei ere, onartarazi egin zien itun hura.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,32

Bazituen ehun minuta adiarazteko eta onarrarazteko deraman politika.  Herria   2002-10-03

Euskaldunek beren nortasuna onarrarazteko duten nahiarekin identifikatzen naiz.  Berria - Harian   2005-02-24

Luterok printze handiak zituen bere alde, eta ezin onarraraziko zien kanpotiko nagusitasuna lukeen eliz autoritaterik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Eztabaida horiek berriro hasi ziren zinemarekin, arte bezala onarrarazteko lehendabizi, eta gero, neke handiagoz, zinemari arte bezala definizio berezi bat emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.

Harentzat erosia nuen eraztuna onarrarazi nahi izan nion, baina halako harrotasunez esan zidan "Zer naizela uste duzu, jauna?" non belarrietaraino gorritu bainintzen lotsaren lotsaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus