Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Era honetako adibiderik Erroman ez dago, baina Atenasen Jupiter Olinpikoaren tenplu oktastiloa dago. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.
Estadio olinpiko baten antza dauka, hainbat mota, kolore eta egoeratako jendez betea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 69. orr.
Urrezko domina erakusten du, eta zuzi olinpikoaren irudiak gainjartzen dira, kea dariola. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 216. orr.
Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.
Turista gutxi biltzen ditu gazteluak, gehienek beheragoko instalazio olinpikoetan egiten dizkiote argazkiak elkarri. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.
Ez zegoen frogarik Erroma K.a. 753an sortu zela esateko, edo Jaialdi Olinpikoak lehenegoz K.a. 776an egin zirela esateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Har dezagun, esaterako, Joko Olinpikoetako probarik handiena: ehun metroak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.
Hitler saiatu zen Berlinen egin ziren Joko Olinpikoak nazien aldeko propaganda bihurtzen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Erromako Joko Olinpikoetan urrezko medaila irabazi zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 284. orr.
Bere bulegoan aurkitu dut, telebistari begira, joko olinpikoetako atleta batek bere urrezko domina erakusten duela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.
joko olinpikoak (10); joko olinpikoen (4); joko olinpikoetako (3); joko olinpikoetan (6)