Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork irabaziko duen hurrengo Olinpiadetako ehun metroak, eta maratoia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 35. orr.
Olinpiadetako ehun metroko lasterketa balitz bezala geunden gu denok, arnasari eutsiz, hura dena nola bukatuko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Olinpiadetan ederki aritu dira hedabide abertzaleak Espainia ordezkatu duten euskal kirolarien lana goraipatzen. Berria - Kirola 2004-09-02
Lau olinpiadatan jarraian egotea marka bikaina da, baina Telleriari ez dio loa kentzen. Berria - Kirola 2004-04-18
Egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.
Olinpiadetako dominadunak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.
Neguko Olinpiadetako urrezko domina eskuratzetik gertu zegoen, bada, Sven Malysen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.
Olinpiadetako citius, altius, fortius haren antzera, "gero eta luzeago" izan liteke hemengoetako goiburua. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 64. orr.
Olinpiadara joatekoa den selekzio nazionalean egon nahi du. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 280. orr.
Oroitzen nuen Bartzelona ere oso desberdina zen, olinpiada baino lehenago izan bainintzen hemen azkenekoz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.
Telebistako olinpiada-emanaldian hipika emango zutela pentsatu zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 60. orr.
Euskal herri kiroletako olinpiada izan ohi da Herrialdeetako Txapelketa, eta irabazten duena, olinpiarra dela esatea ez da gehiegikeria. Berria - Kirola 2004-08-22
30 aldiz irabazi du Arraunaren Olinpiada deituriko proba. Berria - Kirola 2004-09-04
Gazte Topaguneak Gazte Olinpiadak antolatu ditu parte-hartzea sustatzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Hilabeteotan Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan egin diren gazte olinpiadetako finala jokatuko da larunbat eguerdian. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Goizean hasi eta ilundu arte, Gaztetxe Egunean antzerkia, herri olinpiadak, erakusketak, bazkaria, parodiak, [...] izan ziren bost gunetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 119. orr.
Ondoren, besteak beste, Eskolak euskaldundu behar du erakusketa eta ikasle olinpiadak izan ziren. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
gazte olinpiadak (6); olinpiadak ikusi (3)