Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Bagdadeko gobernu okupatzaileak Iraketik at kanporatu zuen kate hau 2003ko azaroan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.
Najafen indar okupatzaile eta Al Sadren gerrillari xiiten arteko borrokak oso latzak izan dira egunotan. Berria - Mundua 2004-08-26
Indar okupatzaileak kanpora dioten kartelak erantsi nituen hiriaren gunean. Berria - Mundua 2004-01-09
Ez dute arerio okupatzaileen lagun hurko azaldu nahi. Berria - Mundua 2004-04-08
Denera 76 erreportari edo hedabideetako laguntzaile hil dituzte, erresistentziaren erasoetan zein okupatzaileek tirokatuta. Berria - Gaiak 2006-01-04
Historialariak ezin du seinalatu denboraldi bat, Bosforo eta Helesponton aurrez aurre zeuden itsasertzetako "asiar" eta "europar" okupatzaileen artean kultur aniztasun garrantzitsua izan zela esateko modukoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.
Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.
Lehen plamak albiste ditu Berlusconiren krisia, okupatzaileek Bagdaden hildako bost irakiar eta Cipollinik Tourrean izandako erorikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Hor zaude beti, hamar urte iraganik ere, haien oroimenaren atal infinitesimal baten okupatzaile. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.
Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
indar okupatzaileek (10)
espainiako indar okupatzaileen (3); indar okupatzaileen (12); okupatzaileen aurka (8); okupatzaileen aurkako (5)