Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

okupatu, okupa(tu), okupatzen 1 du ad toki bat hartu bertan gelditzeko, bereziki indarrez. ik squattatu.

Naziek Varsovia okupatu zuten garaian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.

Italia iparralde osoa alemaniarrek okupatu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Irak inbaditzeak eta okupatzeak handitu du eraso terroristen arriskua.  Berria - Mundua   2006-03-01

Inguruko mendiak oro okupatu ditiztek: Mendizorrotz, Arratzain, Buruntza, Santiago-mendi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 273. orr.

Batetik, Brandeburgoko atea okupatu genuen, eta, bestetik, Alexander Platz telekomunikazio dorrera igo ginen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Okupatutako sailean ordena publikoa mantentzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 32. orr.

Gaur arratsaldean Txuspo Poyo delako batekin geratu naiz: erdi okupatutako fabrika batean espazioak alokatzen omen ditu Brooklynen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

Txikiarekin gertatu zen bezala, guardia zibilek erabat okupatu zuten herria Txatoren hileta-egunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.

Errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Baina, bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

2 toki jakin bat hartu.

35 gaztek Bilboko udaletxea okupatu dute, Santutxuko Sorgintxuloren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Mauleko lizeoko gurasoek eskola okupatu dute ahalbideen murrizketa salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Elkartearen ustez, lur horiek ezin dira okupatu etxebizitzak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bi bezero haizatu zituen okupatzen zuten mahaitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Ordea, komunak ere okupatuta zeuden: begiak itxita, zigarroa ezpainetan, lau plazak lau jubilatuk hartuta zeuzkaten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 308. orr.

Gizonezkoena okupatuta zegoela, eta emakumezkoen komunean sartu nintzen aurreko batean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 51. orr.

Atrakaleku hoberenak okupatuta daude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Martxoaren lehena: 20 unibertsitate greban, 13 okupatuak.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Ping-pong saiorik ezin, mahai biak okupatuta baitzeuden.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Haitza ez zen euren ohe zabala baino handiagoa, baina bazekiten zelan okupatu ahalik eta lekurik gutxiena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 118. orr.

Emakume horrek normalean ohe horretan egiten du lo eta zuk okupatu egin duzu, bere semearekin batera, seme kutunarekin batera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Apartamendu horiek oro okupatuak direa gaur egun?  Herria   2002-10-17

3 irud/hed

Idazle izanik, okupa dezakezu espazio garrantzitsu bat, nola ez, baina ez dut nahi arrisku hori hartu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Eta bost urtez, moduz eta enpresarako probetxuz okupatu zuen aulki hura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Orain ez dira juduak kontua, Holanda guztia da, Holanda eta Europa okupatu guztia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Bera hasi baitzen lurralde okupatuetan maisons de la culture française zabaltzen, propaganda eta espioitza egiteko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 141. orr.

Gaza eta Zisjordania lurralde okupatuetan.  Berria - Mundua   2004-07-13

Armendaritzek markatzen zuen gune okupatuaren eta askearen arteko muga.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Bordele hiri okupatua zen, eta jendeak izua gordeta eraman beharrean, izuak zeraman jendea, ez gordeta, agerian baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Italia herri okupatua zen, Polonia bezala, Jugoslavia bezala, Norvegia bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

5 indarrean dauden legeen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartu.

Euskotreneko geltoki zaharra okupatu dute Zazpikaleetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Gazte Asanbleak gaztetxe berria okupatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Okupatu zutenetik, gaztetxeak gorabehera franko izan ditu hamar urtean, era guztietako gazteak pasatu baitira bertatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Gazteok kudeatutako tokia behar dugu, eta horregatik okupatu dugu etxe hau; ateak zabalik egonen dira etorri nahi duen jende guztiarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Mendillorrin okupatutako etxea foralek hustu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

6 (era burutua izenondo gisa)

Zigor Kodea alda dezala eskatu dio IUk Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuari, eta ekitaldiak antolatzen eta auzokideen oniritzia duten eraikin okupatuen auziak «elkarrizketaren bidez» konpontzeko ahalegina eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Azken hamar urteotan hutsik egon den etxe okupatuarekin zer egiteko xedea duen galdetu dio ABk Baionako Herriko Etxeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Hiru urtez ibili ziren etxe okupatuz etxe okupatu, hemen hilabete bat, hor aste pare bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.

• 7 da ad ardura hartu; denbora eginkizun batean eman.

Domaia beti okupatua dela beste norbaitekin.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

Horretaz okupatuko naiz!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 183. orr.

Emaztea okupatuko zen haren uzteaz toki seguruan, lan eta arrisku gutiago beretzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Haragia okupatua baita doloreari ihardokitzen eta berdin honetaz beraz gozatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

-Okupatuta baldin bazagoz, beranduago etorriko naiz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 165. orr.

Lehen ere, umetan etortzen nintzenean, egun osoa izaten genuen okupatuta: orain igerilekua, orain bazkaria, orain jolasa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.

Ahuldade batetik sortu zaigu denbora okupatuarekiko morrontza hau: geure buruarekin bakarrik, lasai, bakean eta isiltasunean egoten ez jakitetik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 91. orr.

Limosna bila joaten eta morroi-lanetan okupatzen zenean, etsenplu ona emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

• 8 du ad (norbait) eginkizun batek hartu.

Presa handiko afera batzuk eduki naute okupaturik -moztu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Zeren lanak beti okupatzen du gizona.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

9 (era burutua izenondo edo izen gisa) landuna.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako populazio okupatua aintzat hartuta, langileen %27 dira enpleguko BGAE bateko bezeroa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, %0,69 gehiago ziren Hego Euskal Herriko okupatuak.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus