Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

okil (orobat okilo g.er.) iz hegazti igokaria, usoaren tamainakoa, hegoak zuri-beltzak dituena, zuhaitzen zuloetan habia egiten duena, eta bere moko luze, mehe eta gogorraz arbola azalak indarrez joaz harrapatzen dituen arrez elikatzen dena (Picus viridis).

Entzuna zuen okilaren deia [...] eta hala jakin zuen hantxe egingo zutela habia berriro ere, bide bazterreko enbor zulatu haietakoren batean, aurreko urteetan bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.

Harik eta, senar-emazteen ikusmirak edo izuturik, okilak hegan alde egin zuen arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Erlauntzetan jartzen dira okilak, ate ondoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.

Okilak egurra zulatzerakoan nola, halaxe hasi da erizaina nik idatzitakoa irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Aditzen duzue okila kantuz, horrek euria laster ekarriko dik.  Herria   2005-02-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus