Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

okasio (orobat okasione, okasino g.er. eta okazione g.er.) 1 iz nondik-norako jakinak dituen mementoa.

Iruditzen zitzaidan agurraren tristezia bera ere [...] estiloari zegokion ezinbesteko agerpena zela, okasio bakoitzean okasioak eskatzen zuena egiteko dotorezia alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 253. orr.

Lehen okasioan erasotzailea Espainia zen, Espainiar Armada, 1588; bigarren okasioan, Luis XIV.aren Frantzia, Blenheim, 1704; hirugarren okasioan, Iraultzaren eta Napoleonen Frantzia, Waterloo, 1815; laugarren okasioan Gilermo II.aren Alemania, Armistizio-eguna, 1918.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Txinatarrak inoiz ez ziren japoniarrak bezain urruti iritsi Mendebaldeko kulturaren mende jartzen okasio bakoitzean, edota hartatik beren burua urruntzen bitarteko xenofobia-aldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Iluminato anaia zen okasio hartan Frantziskoren laguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Hala ere, okasio batzuetan sarkin barbaroak zerbitzu apal bat egin izan dio geroari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Horrelako okasioetan, itzulingururik gabe hitz egitea betebehar morala baino gehiago da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

Malkin andrearen Okasio Guztietarako jantzi-dendara joan zen, eta jantzi berriak erosi zituen han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

2 aukera, egokiera, era.

Deliberatu dut okasio horretaz baliatzea haur horren balio justua jakiteko, bai eta haren heziketa azkartzeko ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Irudipena neukan sentipen horrentzako aukera, okasio, aitzakiaren baten bila zebiltzala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 215. orr.

Okasio hori berriz agertuko delakoan nago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

Zeren orain nagoen heinean, dena okasio baten mende dagoke.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Hitzen, hizkien eta zenbakien okasioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Handik hilabete batzuetara, Kenneth White Biarritzera etorri zelarik bertze idazle batzuekin konferentzia baten egitera, joan nintzen eta harekin ene kezka literarioez mintzatzeko okasioa ukan nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Balia zaitez galde horretaz zeure hutsa konpontzeko eta zaude mintzatzeko okasioaren zain.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Hitz ematen dizut hargatik, begirune hutsagatik ordea eta ez premiagatik, baliatuko dudala galdegitza hori egiteko okasioa, dela izebari, dela ilobari berari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.

Ospatu behar bada, balia dezagun aukera eta okasioa, euskarari irudia edertuko dion ispilu bat egiteko, hitzez eta irudiz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

3 (izenondoekin)

Bazekinat okasio ederra dela hitza jan izanaz espantuak egiteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Urteetan erabili gabe egon ziren okasio handietako baxera finez hornitua zen mahai luzearen buru zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Okasio handietarako soineko beltzez jantzita, piano baten aurrean zutik, partituraren azken nota jo eta gero, denak txaloka balitu bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.

Eta zein harro jartzen diren, okasio bereziren batean, beren kristau-bereizgarririk gabe agertzeko pribilegioa izaten badute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Émilie ondo begiratu zen hain okasio nabarmena ihes egiten uztetik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 446. orr.

Okasio tristeetan bezala, familian hildakoren bat edo ezbeharren bat izan denean bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

Autoan egitea, egia esateko, kasu gutxi batzuetan besterik ez, beste baliabiderik uzten ez duten okasio urri horietan, nahiz eta jende asko dabilen halako perbertsio automobilistiko batek joa eta horiei izugarri gustatzen zaien auto barrenean jotzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okasio bakoitzean (3); okasio bat (3); okasio berezietan (3); okasio hartan (4)

lehen okasioan (5)

okasione ederra (4); okasione hortan (3)

okasioneaz balia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus