Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.
Ortziko hodeiak xumetzen direnean ere sortzen dira oinaztuak; zeren, haizeak leunki sakabanatzen eta joanean disolbatzen dituela, nahitaez jausi behar baitute hazi oinaztugileek; orduan oinaztu isila ari du, izu beltzik eta iskanbilarik gabe. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Baita ere oinaztua sortzen da, hodeiek, elkar jotzean, suzko hazi ugari jaurtitzen dutenean, suharriak burdinarekin edo beste suharri batekin jotzean bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.
Oinaztuak etxeen hormak zeharkatzen baititu, hotsak eta harrabotsak bezala; burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
Grekoek Poseidoni eskaini zioten lizarra, eta nola Poseidon hau itsasoaren jainko zen, bere mende omen zituen oinaztu eta tximistak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.
Oinaztu batek jakin baitzuen non jo: hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.
Oinaztuek argi egiten digute, trumoiak burrunba egiten du. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 90. orr.
Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Trumoi eta oinaztu, ekaitz formalak ekartzen ere zalea da [Martxoa]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Goiz hartan pentsatu egin zuen eta pentsamendu hura oinaztu baten argia izan zen, oinaztuek irauten duten denbora berean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.
Oinaztuaren indarra hain da azkarragoa eta gailenagoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Zeru-lurren arrazoia eta egitura azaldu behar da, ekaitzak eta oinaztu distiratsuak kantatu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.
Gauza bera gertatzen da, oinaztu sutsuak hodeitik hodeira jauzi egiten duenean ere. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.
Izan ere, oinaztu indartsuak hotsak eta ahotsak bezala zeharkatzen ditu etxe hormak, haitzak eta brontzea pasatzen ditu eta brontzea eta urrea kolpera urtzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Zergatik eraisten ditu oinaztu etsaiz jainkoen tenplu santuak eta euron egoitza bikainak eta apurtzen jainkoen irudi ondo landuak eta kentzen euren imajinon gurtza hain zartada bortitzez? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.
Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.
Ekaitz-egunak, berriz, Bilbon 3; eta beste hiru hiriburuen inguruan, 4na egunetan tokatzen da trumoi eta oinaztu jasa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
trumoi eta oinaztu (3); tximist eta oinaztu (10)