Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oilo 1 iz etxeko hegazti emea, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena (Gallus gallus). ik oilar; oilanda; oilasko.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Bazen burdin puska bat oilo errulearen ondoan ipintzen zuenik, habiaren ondoan aizkora uzten zuenik ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Oiloak aztarrika ibiltzen diren lekutik aparte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.

Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean, errun hurren dagoela abisu emanez, [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.

Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek, bai eta animaliak hazteko ere, hala untxiak nola oiloak, edo baten batek txerriren bat...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

-Oiloari lepoa mozteko kapaz ez?...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

Oiloak pixa egin arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Han zegoen, bai, oiloa txitaldi handiarekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.

Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Oiloak kotara bezala erretiratzea gustatu izan zait beti, eta jaikitzeko nagi gutxi...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 129. orr.

Nire ahaleginak oilo gorri eder bat eta hainbat ardi-larru izan zituen sari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Hainbat oilo gizen gorrixka lurrean mokoka zebiltzan patioan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

-Gantza, oilo zaharrean...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Hobe huke horretarako kasik heure andrearekin oilo zaintzera joango bahintz. urte askotan nahi baduk bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

Oilo alu batek kakaratxo bat egin zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Gripa bortitz baten iduriko gaitza, oiloetakoa erraiten zaiona, oilo eta hegaztietan ari baita gehienik.  Herria   2005-09-08

· Hiru txita eta ama oiloak lurra aztakatzeari utzi diote.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekaitza hain gaiztoa al da, bada, txitentzat? bada, bai! bai oilo txitentzat eta baita txorien habietan ere. -Pronto pasta! -oihu egin zuen emakumeak oilo-ahotsaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Entsalada, oilo arrautzak, urdaiazpikoa eta frutak bazkalduko dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Eman, beraz, lasai asko oilokia eta oilo hezurrak, maite dituzun zeure zakurrei.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Bizikleta hartu, eta osteratxo bat egingo nuela hiri inguruko baserrietan barrena (artean bazen halakorik) oilo-zirin bila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Oilo saldoak mokoarekin aztarrika zebiltzan lur bigunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

1945ean, oilo hazkuntza 500 oiloetan mugatua zen.  Herria   2001-02-01

Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

3 (sukaldaritzan)

Paper urdinean bilduriko oilo erre bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Jokoa ez da errenta, hobe oiloa erreta.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

4 (pertsonez mintzatuz, koldartasuna-edo adierazteko)

Merezita daukat horrelako oilo batekin bazkidetzeagatik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

-Hago isilik, oilo koldar hori!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Demokrazia Kristauaren prentsa-bulegoaren aginduetara, oilo katolikoek hauteskunde-propagandarako lan egiten dute. ondo ulertu genuen demokraziagatik egin zenutela eta oilo faxistak zirela haiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Zoin oiloak zareten!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.

A ze oilo koadrilla!     «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

5 oilo azal oilo ipurdia.

Poemaren berrirakurraldi hartan, oilo azala jarri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.

Zurtoinak lodiak eta leunak ziren, eta kiribildurik zeuden, borrokan ari balira bezala; horrek oilo-azala jarri zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.

6 oilo bixar (corpusean oilobixar soilik) oilo ipurdia.

Urekoak abailduta belarrari oratuz igaiten ziren bidezidorreraino, larru-azala oilobixar, gorputz osoa leiho eurituen antzera pikorreztatua, hortzak karraskaz eta ezpainak more harkaitz pirataren gainean kiskalmenak hartzen egon arren,  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

7 oilo gari gaiaren antzeko landarea (Poligonum fagopirum)

Menpekotasunak biderik egin orduko une baxu batean parez pare oilo-garia sumatu eta, ez naloxona ez naltrexona ez ostiarik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

8 oilo ipurdi (40 agerraldi, 20 liburu eta 9 artikulutan) pertsonen azala, hotzagatik-edo, oilo lumatuaren itxura hartzen duenean.

Oilo-ipurdia egin zitzaidan: emakumeak lehengo eguneko zapata takoidunak zeramatzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Supiztaileari buruzko gogoeta horrek oilo-ipurdia eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Ni ere hotzak nago, esan zuen Karmenek, besoetako oilo ipurdia lagunari erakutsiz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Mila! -atera zitzaion osabari eta niri oilo ipurdia jarri zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 65. orr.

Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Ximurraren karkailak oilo-ipurdia jarri zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Eta ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Gizakietan ere badira oraindik mekanismo horren aztarnak, hotzak edo beldurrak eragindako oilo-ipurdiak erakusten duen bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Ene... ordu haiek, oilo ipurdiz, burua lehertzeko zorian.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.

Ez dakit nola azaldu, baina dardaran bezala jartzen zidan larru-azala soinu hark, oilo-ipurdia ateratzeraino.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 59. orr.

9 oilo koloka (orobat oilo kolka g.er.) iz oilaloka.

Oilategiko atea klaskarazi zuen, oilo kolokak eta oilar nagiak kurukuruka beren habietarik ihes izutuan abiatzen miretsiz, belar flokak eta luma arinak altxarazten zituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Lankidea bere kalbarioaren azaltzen entzuten nuen, oilo koloka baten gisa, ezpainak txukunki plegatuz. · irud/hed Erradak ze bizimodu behar zuen izan nere iduriko oilo koloka batek horrenbertze oilarren artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 183. orr.

10 oilo larru (10 agerraldi, 7 liburutan; orobat narru g.er.) oilo ipurdia.

Oilo-larrua egin zaio harrabotsa hurbiltzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Oilo larrua eginda jarraitu genuen martxan, beldurra gaindituko bagenu bezala, zangoak dardaraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Barrez eztanda egin zuen azkenean eta oilo-larrua jarri zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 59. orr.

Oilo larrua ipini zitzaidaan, hankak dardarka hasi, aurpegiko gihar guztiak tenkatu, eta iruditu zitzaidaan gorputzaren ordez hozkailu bat nuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Oilo larrua hazten zitzaien eta orro-emez urrundu ziren sasiaren maldatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

11 oilo luma (orobat oiloluma g.er.)

Baziren ahate lumatxak, non hondoratzen baitziren kotoiaren gainean bezala, eta oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Haizeak hara-hona darabilen oilo-luma baten hotsa baino babesgabeago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Zeren eta nahi ez duenak dei dezaten oilo, ez dezala jantz oilo-lumarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

Argi borobil batean ikusi zuen jaun zaharra zelaian, oiloluma baino argalagoa, buruari eragiten, ustez bere artean hizketan, bera lixibarekin zetorrela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

Orduan senarra oiloluma bezain leuna bihurtu ohi zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

12 oilo lur (orobat oilolur eta oilalur) etxe ondoa, etxe aldea.

Gu denok oilo-lur berean bizi garen familia izanda, osagarri exotikoa eskaintzen zigun irlandar sendiak, baina ezteietako gorabehera guztietatik bat gelditu zitzaidan niri gogoan, oso bestelakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.

Ez gara, alabaina, geure oilolur heterogeneo eta askotarikotik irteten, prentsa abertzaleko eguraldiaren maparen mugen barruan gabiltza beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Herritik alde egin zuenetik, galdua zuen lotura guztia oilalurrarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Jonkia oilo-lurrekoa izan ohi da eskuarki eta haren heriotza herrian edo herritik gehienaz ordubetetsuko bidea dagoen bazterren batean gertatzen da, baina mendigoizalea, zenbat-eta goizaleago eta orduan-eta urrunago hiltzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

13 oilo zango (corpusean oilozango soilik)

Andrazko zahar bat topatu dut aulki baten, gona jasota oilozangoak eguzkitan berotzen begiak itxita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

14 oilo zopa (corpusean oilozopa soilik)

Ez fraideak bakarrik, herriaren zuhurtzia ere kontra neukan, "filosofia baino hobe da oilozopia" esaera zaharra aintzat hartzera behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

15 oiloak ferratzera antzarak ferratzera.

-Zoaz oiloak ferratzera! -esanaz agurtu zuen laguna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus