Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oilartu, oilar(tu), oilartzen 1 da ad oilarraren manerak hartu. ik gailendu; harrotu.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz eta jainkozalearen aurka oilartzen?  Elizen arteko biblia   Sal 52,3

Ez harrotu daramazun gainjantziaz, ez eta oilartu ere ospe-egunean.  Elizen arteko biblia   Si 11,4

-Hi, ni gipuzkoarra nauk, e! -oilartu zen Ane bere taldekideen artean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Noiz ez dut nik sinistu ihesarena? -oilartu zitzaion Trauko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 38. orr.

Zuek hondoratu egin nahi nauzue, baina lau pareta hauen artean neu naiz errege; eta nire noten beldur zareten bitartean, ez zarete oilartuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Baietz hori ere aurreko morroiak bezala oilartu!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Otoitza amaitu zenean ontziburu berriak, oilarturik, aginduak emateari ekin zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 291. orr.

Ihauteria-egunak ziren, eta amodioak, oilarturik, bere lakioak botatzen zituen hirian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Gazteena da oilartuen dagoena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beatrice gazteari dagokionez, inoiz baino sarriago jasan behar izan zituen aita oilartu eta desnaturalizatu haren bortxak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Ordea, napolitar oilartuak berehala apaldu zuen bere behakoa eta mahaiari beha jarri zen, erranaz damutua iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Ibaika heldutakoen hira, kantua eta gangarra ustezko erasotzaile oilartuaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus