Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihalpe iz oihal azpiko aterpea.
Bi oihalpe zabal muntatuak dituzte, batto ikusgarrientzat, nahiz zonbait kanpoan ere emanen diren, eta bestea jantegi bezala. Herria 2004-05-20
Ikusgarri guziak oihalpe zabal baten pean emanak dira, gaitzeko giro goxoan. Herria 2001-07-12
Ortzirale aratsean, Miarritzen, Agileran plantatu oihalpe batean, Alpha Blondy. Herria 2002-11-14
Eguerdiko bazkariak arrakasta ederra ukan du, oihalpea jendez beterik zagola. Herria 2004-05-06
Caneta-ko oihalpean, aratsaldeko 7-etan, "Les balles populaires" eta ondotik Afrikako perkusio berezi batzu. Herria 2004-05-20
Oihalpean, betiko giro beroa ginuen bazkarirako. Herria 2004-04-29