Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihalontzi (orobat oihal ontzi) iz belaontzia.
Itsuaren hatzak gelditu egin ziren orduan heldulekuan, arkua zubian bezala, oihalontzia itsaso geldian bezala, eta poliki-poliki etorri zen lehengora baretasuna eta gerezi usain sarkorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Haizeari esker dira libre oihalontziak itsasoan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 175. orr.
Han ezagutu zuen bere bizitza guztian zaletasun handia izango zuen itsasoa eta oihal ontzi handiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.