Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ohoregabe (orobat ohore gabe g.er.) 1 izond ohorerik ez duena. ik ondragabe.
Astero bezala idazten dizut eskutitz hau, nolako gizona zaren ahaztu ez dezazun: gizon ohore gabea, lapurra, miserablea. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.
Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duena seme lotsabako eta ohoregabea da. Elizen arteko biblia EsZ 19,26
2 ohoregabeko izlag ohoregabea.
Luze bizita ere, ez dituzte batere aintzakotzat hartuko, eta azkenean ohoregabeko zahartzaroa izango dute. Elizen arteko biblia Jkd 3,17
Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik; Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohoregabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,24