Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogamena kendua ez bazuten ere, galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Orain oharmena eta oroimena hutsik ere gabeak zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.
Adimentsu eta oharmen naturalaren jabe izatea, kontzeptu bat iradokizunik txikienean ulertzeko adinakoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.
Zuzentzaileak nahiko oharmen du, nahiko sentiberatasun behatzerakoan, begirada arin batez horrelako informazio osoa atzemateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.
Ikaragarria da posibletzat hartzen dugunak gure oharmena zenbat baldintzatzen duen ikustea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 262. orr.
Izan ere, funtsean ez gara ari azentuaren izaera fonetiko, fisiko, objektiboaz, hiztunak subjektiboki bere oharmen linguistikoan ematen dion pisuaz baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.
Beste hizkuntza baten ahoskeraz bereganatzeko, hiztun horrek oharmena fonetikoki "berrafinatu" beharko du eta kategoria fonologikoak berrantolatu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.
Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Baina aitor dut hauetarik ezerk ez zuela ene oharmena jo; beste nonbait neukan, osorik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.
Oroimena aztertu nionean, antzeman nion nolabait beraren mundu itxia, momentu bakarrera -"orainera"- mugatua, dena-bat bihurtua zela, iraganaren (edo etorkizunaren) oharmenik ezak eraginik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.
Gero, bere inguruarenganako oharmena itzularazi dion arrosario etenari eman dio tankera. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
-Oharmenez eta arretaz entzuten dizugu- bota zion Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.
Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.
Pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Fonema asmo, oharmen eta memoria unitatea dugu: berariaz ahoska, berez hauteman eta oroitu daitekeen hotsa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.
Ekoizpen-erraztasunak sintagman du indarra, hotsak hurrenez hurren fisikoki ahoskatzeko orduan, eta oharmen-erraztasunak, paradigman, gure hots eta hitz-biltegian, gure hizkuntzaren memorian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.
Uste dut nahasgarri izan daitekeela oharmen fonetikaz hitz egitea, beste fonetika bat bailitzan, fonetika beraren [...] beste ikuspegi bat denean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.
Fonologiak (hau da, ekoizpen-oharmen indarrek) zerbaiten esplikaziorik ezin badu eman, zerbait hori ez da fonologiaren eremuko esplikagaia, beste nonbaitekoa izango da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.
Ikusiko dugu hori guztia giza oharmenaren baldintza unibertsalekin lotzen dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 86. orr.