Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oharkabe (orobat ohargabe g.er.) 1 adlag inor ohartu edo konturatu gabe, oharkabean.

Normalak eta zintzoak bagara, biztanleriaren gehiengoarentzat ikusezinak bihurtzen gara, ez gara existitzen, oharkabe igarotzen gara.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Sedukzio prozesua oso modu naturalean -ia oharkabe- inor zapaldu gabe gauzatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Hizkuntzari buruzko aurkikuntza eta orokortze garrantzitsuak oharkabe igarotzen direla, zantzu semantiko ilunok hertsi-hertsian jarraituz gero.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Leku eta une egokian egoten zekien, oharkabe pasatzen.  Berria - Kultura   2004-08-05

2 (izenondo gisa) inork hautematen edo nabaritzen ez duena.

Mikel Strogoff, mugimendu oharkabe batez, steam-boataren ate aldera hurbildu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Azkenean, beti-bateko mugimendu oharkabe hark hasieran zuen eragina galdu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Ilobaren maitearengan gehien hunkitu ninduena izan zen haren keinuen erabateko askatasuna, halako axolagabetasun oharkabe bat, bete-betean unean bertan, orainaldi betiereko eta beti hedakor batean bizitzen uzten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Modu berezi hori -ikusmen inplizitu, oharkabe edo itsu-ikusmen deritzona- garun-azaleko ikusmen-aldeak konorterik gabe egonez gero gertatzen da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Nola aurkaratu gertaeren haria edo ohituren lerrakera oharkabea?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

3 ohartu gabe, konturatu gabe.

Barodako zoo-zaintzaile batek oharkabe tigreen eta lehoien arteko atea zabalik utzi zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

-Zer ulertu ote du horrek? -esan zuen Harryk oharkabe, artean ingurura begira, ahotsa nondik etorri ote zen jakin nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

Ez zitzaizkion oharkabe pasa gona motzak agerian utziriko izter sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Idazteko gai baten bila nenbilela, haurtzaroaren nostalgiak jo nau oharkabe.  Berria - Kultura   2004-09-22

Agian horregatik izan zinen hain zoriontsu une hartan, oharkabe zoriontsu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Hor ditugu Ikastolak beharrik, non ere ikasten diren ohargabe bai frantses bai euskara.  Herria   2003-07-03

Aldi berean, eskerron oharkabez, eta apika orobat errebantxa-irritsez, oraingoan berak hartu zuen nire hezkuntzaren ardura, eta eskas nenbilela ulertarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (izenondo gisa) ohartzen edo konturatzen ez dena.

Ukondoaz saihetsean eman zion aldamenean zeukan lagun oharkabeari, Mikelen presentziaz kontura zedin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.

Batzuetan, ezeren bila ari ez diren pertsona oharkabeek aurkitzen dituzte urrezko txanponak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Maindireak esku oharkabeek ibiltzen dituztela, gorputzaren biluztasuna erakusteraino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Gainerako guztiak [...] erretorika eta poetika jokoak baino ez dira, irakurle oharkabea hitzik gabe uzteko eta inondik ere ez duten sakontasun filosofikoa agertzeko erabiliak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Lehen egunetik zekien Fernanek "Hartzaren topaketa" izeneko antzerki saio zirraragarriaren protagonista oharkabea Begoñak izan behar zuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Zentzugabekeria baino ez zatekeen neska lokartu eta oharkabeari edozer gauza egitea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

5 oharkabean1 adlag inor ohartu edo konturatu gabe.

Aukera handia zegoen benetan gauez oharkabean pasa eta Irkutsken sartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.

Handia zara eta zailagoa duzu oharkabean pasatzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 177. orr.

Ekar ditzadan gogora, oharkabean pasa diren esanera enfatiko batzuk, Goizueta aldeko usario aberatsetik neureganatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 288. orr.

Lehen bi asteetan gertaturikoak oharkabean joan zirela ontzat emanik ere, posible al da inortxo ere ez konturatzea hirugarren astean gertatu zitzaizkionetaz?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.

Oharkabean gelditzea espero zuten, beren ezkutuko bekatuak ahanzturaren estalki sendoaren azpian gordeta.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,3

Horregatik, zuzengabe mintzo den inor ez da oharkabean geldituko, justizia salatzaileak ez dio barkatuko.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,8

Hiruak eta erditan xuxen hasi besta, hiru oren eta erdi emankizunentzat, ohargabean joan da.  Herria   2004-07-29

Segurtasun-gailu hori limes militar baten ingeniari politikoei ez zaie oharkabean pasatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Mendebalde moderno berantaren konbentzio historiko honetara Mendebaldeko religio historici arrunt baten artikuluak oharkabean onetsiz iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Handituz joan zitzaiola min hura, ia oharkabean baina etengabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

6 oharkabean2 adlag ohartu gabe, konturatu gabe. ik oharkabeki.

Bere lanaren emaitza plazaratzeko artikulu bat idazteko orduan, zientzialariak, oharturik nahiz oharkabean, gauezko zientzia ahaztu, eta ez dakar hizpidera egunezko zientzia baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Gizonak irribarrea zabaldu zuen eta neskak ere, oharkabean, irribarre egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.

Oharkabean, sabaira begiratu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

-Abas! -atera zitzaion oharkabean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Lotsagorriturik, kasik oharkabean xuxurlatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

-Hara, familiako altxorra desegiten ari ninduan oharkabean!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Halaxe heldu da gizona amildegi ertzera, oharkabean, pausoz pauso, egunez egun.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Augustok erromatarren bakea ezarri zuenean Pisidian, oharkabean bidea prestatzen ari zen San Paulorentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Oharkabean harrapatu du hiltzaileak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

On egiten duenean ere, oharkabean egiten du.  Elizen arteko biblia   Si 14,7

Jaunak debekatua duen zerbait eginez, buruzagiren batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 4,22

Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Gabini ez zaio oharkabean pasatu keinua.     «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

· Berrogei urteak bete arteraino, euskaraz idaztera ezin menturatuz egona zela, arrunt frantximentua zeukalakotz bere burua, oharkabean bere izate guzia euskalduna zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

7 oharkabean3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Hitz haiek ez ziren neskaren oharkabean pasatu eta, ez-esatekoak esan zituelakoan eta mihiak traizio egin ziolakoan, ezpainak hozkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Gure oharkabean, San Joanen laugarren zaldun beltza lauhazka inguratzen ari zitzaigun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.

Bertzeen oharkabean ihes egin nahi duelakoa jokatuz, burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Asisko herriak, santua gauez hilez gero, anaiek, hiritarren oharkabean, haren gorputz santua hartu eta beste hiriren batera eramango zuten beldurrez, jauregiaren kanpoaldean hainbat gizon jartzea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

8 oharkabeko izlag oharkabean gertatua, konturatu gabekoa.

Borgesen sekretu eta apika oharkabeko irrika, sekula existitu ez zen Buenos Aires baten mitologia irazkitzea izan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Gure bizia, jaikitzen garenetik, betea dago gure nortasunaren nabarmentzeko egiten ditugun oharkabeko urratsekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 188. orr.

Bere moldakaiztasunaz ohartzen denez, ahaleginak egiten ditu hutsunea betetzeko; adimen-ahalegin eskerga eta konputazio-ahalmen izugarria ditu erabili beharrak, ordea, besteak oharkabeko erraztasunez moldatzen diren arloetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Emaitza hori gupidarik gabeko multinazional eta bertako enpresario harraparien zeharkako eta oharkabeko jardueraren emaitza da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Oharkabeko gihar espasmoak saihesten ditu TCHak eta horregatik onuragarria izan daiteke bizkarrezurrean arazoak dituztenentzat.  Berria - Harian   2005-04-17

Ez, ez, hori harropuzkeria, antzekotasun guzti-guztiak dira jakinaren gainekoak, bakar bat ere ez da oharkabekoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Oharkabekoa izan zen Angelaren keinu hura inondik ere, maltzurkeriarik gabea, baina izter zuri-zuri haien ikuspen laburrak larriagotu egin zuen soto misteriotsu hartara joateko proposamenak nire baitan pizturiko asaldura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

9 oharkabez adlag oharkabean.

Korridoreko argia piztu ez banuen, beraz, ez zen oharkabez izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus