Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honek ohar bat izan gura du, ez kritika bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 240. orr.
Oharra diot, orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.
Itzultzailearen Oharra. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.
Oharra: Postaleko tximinoa bezala sentitzen naiz hainbeste intelektualen erdian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 140. orr.
Eta ohar hau egin zien Jesusek: "ulertzeko gauza denak uler beza". Elizen arteko biblia Mk 4,9
Beste ohar bat: lehen pertsona gramatikala erabiliko dugu idazteko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 63. orr.
Argazkiarekin batera, ohar hau zetorren: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.
Ohar hau irakur zitekeen beste baten izenaren alboan: "Ondo daki bere lana eta ez da mozkortzen". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.
Oharrak dio sendagileak Luke bizkortzen saiatu zirela ordubetez, baina umeak okerrera egin zuela. Berria - Gaiak 2004-11-13
Ohar hau ongi adi ezak: hire eskualdeko herri bakoitzak eskola bat beharko dik eta haurrek, mutiko edo neskatoek, hizkuntza bat bakarra ikasiko die, frantsesa. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.
Ez diezaietela ez Erregelari eta ez hitz hauei oharrik erantsi, esanez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.
Ez dakit oharra idazteko horrenbeste pentsatu ote nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.
Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.
Azterketa-orrian, baina, anai Jaxintok ohar bat utzi zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.
Danborradaren jatorriari buruzko ohar batzuk aurkeztuko ditugu ondoren. Askoren artean «Rataplan» - 25. orr.
Oharrez josi zituen Fermatek orriz orri idazlanak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Bigarren egunerokoa irakurri dut, eta baita ohar batzuk hartu ere. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 257. orr.
Oharrak hartu eta fitxak egin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.
Ohar gehiegi ez sartu; luzeegiak ere ez egin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.
-Lehenengo asteburua Hogsmeadera joateko -erantzun zion Ronek, iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.
Eskolako oharretan bazen xehetasun bat, lehen irakurketan itzuri zitzaidana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Segi aurretik, ohar bat egin behar diat, Joxemai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 24. orr.
Ohar bakar bat ere egin gabe, "denetarako prest", Nadiak Mikel Strogoffen eskua hartu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.
Baina aholku horretaz bi ohar egin genitzake: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
Nik festara itzuli behar dut, Minerva, ikasleei ohar batzuk egin behar dizkiet eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.
Nire espedientea irakurtzen ari da, oharrak eginez. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.
Gipuzkoako Ogasun diputatuak jendaurreko oharra egin zien ondarearen gaineko zerga aitortzerakoan «erlaxatu diren gipuzkoarrei». Berria - Ekonomia 2004-09-28
Europako Batzordeak Volkswagen Legea aldatzeko azken oharra egin dio Alemaniari. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Ohar txiki bat bidaltzen dizut nire etxe berri honetatik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 113. orr.
Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.
Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Eskuz idatzitako ohar luze bat zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 192. orr.
Metak disketxeak atzo ohar informatibo baten bitartez jakinarazi zuenez, [...]. Berria - Kultura 2004-01-14
Oso ohar taxuzkoak egiten zituen arraza oneko zakurrez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.
Ehun eta berrogeita hamar orriko bibliografia eta pare bat mila ohar argigarri. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Zenbait ohar anonimo bidali dizkidate, poliziaren bulegoetatik igaro ez direnak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.
Laguntza benetakoa eskaini dit horretan Eskarne Mujikak, irakurketa zorrotza eta ohar baliotsuak eginez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 10. orr.
Jasotako lekukotasun guztiek ohar filologiko-literarioak, etnoantropologikoak, sozio-historikoak eta kulturalak edukiko dituzte. Berria - Harian 2005-09-20
Ni neu, ohar lotsagarri hori gurutze gorri lodi batez tatxatzekotan nabil aspalditxoon. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 60. orr.
Terminologiari buruzko ohar orokorra. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 302. orr.
Aurretiko oharrok egin ondoren, beste kapitulu bati ekingo diot. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.
Orotariko oharren artean, Zuloren beraren pentsamenduak zeuden. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 318. orr.
Esker oneko ohar bat idazten hasi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Gauza bat ez zuen gogoko: hormetako ohar erlijiozkoak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
Ikus artikuluaren azken oharretan laburzki ematen den bibliografia osoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.
Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.
Belaunen gainean ohar-koadernoa zabalik, OL sailkatzeko oinarria aurkeztu zien Ruche jaunak entzuleei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Lafitten eragina, beste zerbait izan da enetzat: ene liburuen erdian daukat, 1955eko urriaren 7an hasten den Carnet-notes delako ene ohar liburuxka! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.
Bere paper guztiak, ohar-liburuxka guztiak, ohar guztiak... bere bizitza osoa! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Zure aitzinean irakurtzeko zenituen ohar-paper barreiatuak nahasten zenituela, ederra zinen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 108. orr.
"Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!" esaldia iltzaturik genuen erredakzioko kortxozko ohar-taulan, kameren-eta zirigarri. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.
Ohar-sistemaren malgutasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.
Obra batzuek eskuz idatzitako ohar multzo handi bat zekarten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.
Ez zuen erraz ulertzen txofer ahozabalaren ohar-sail gutxieslea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Horregatik ezin izan du kolkoan isilgorde oin-ohar hau: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 204. orr.
Bigarren jarraibide sortan, berriz, albo-ohar moduko bat erantsi zuen Templek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Borroka armatuaren sabela, bazter-ohar konplize horiekin hazten da. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 91. orr.
Buru-oharra: edozein depresiotatik ateratzeko kafea droga gogorra dela nonbait apuntatu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Sarrera-ohar baten bidez. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.
Luzaro egon nintzen suizidio oharrak idazteko eginak diruditen hoteleko idazmahai horietako baten aurrean hitz bat idaztea lortu gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.
Aldizkarira bidalitako bidaia-ohar eta marrazkiak ere ikusgai daude erakusketan. Berria - Kultura 2004-01-20
Mugaz bestaldeko erakundeak, dakidanez, zenbait prentsa-ohar eta manifestu zabaldu besterik ez zuen egin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.
Batasunak ere kritikatu du Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektua, prentsa ohar batean. Berria - Harian 2005-12-23
Afera-bidaietako gastu-oharrak egiaztatuko dituzu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 63. orr.
Irakasle batek izenpeturiko baimen-oharra behar zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 137. orr.
Kromatoaren txartelak aurreko argitaraldian "2-3" tanta botatzeko agindu-oharra zekarren, eta ez "23". Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Liburu lodiak idatzi zituztela, eta egunkariko lege-oharrak bezain estu inprimatuak gainera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.
Agoteen gaian sartu aitzin, hiztegi ohar bat egin nahi nuke. Herria 2003-03-10
Agurearen hileta-oharrak "bat-bateko heriotza" besterik ez zuen aipatzen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.
Goiz batean egunkaria irakurtzean, heriotza-ohar bat ikusi nuen: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Azpi-oharrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 461. orr.
Margolanak nonahi, zaharrak eta berriak: berriak martxoan egindako marrazki-oharretan oinarrituak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.
Abesbatzen kantaldian, Pepponek ohar egin zion Zakarrari kantua ere kirola dela, birikak sendotzen baititu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.
Ohar egiten dizut, bada, ez diezaiozun sekula jendearen itxaropenari huts eman. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.
-Besteek baino argi gehiago ematen dutela esango nuke -ohar egin zuen On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 313. orr.
Entzun, ene herri, ohar degizut! Elizen arteko biblia Sal 81,9
Errusiaz gain, ohar egite horrekin bat dator Txina ere, Pekinek ere ez baitu begi onez ikusten Segurtasun Kontseiluak jarrera gogor bat ebatzi dezan Iranen kontra. Berria - Mundua 2006-03-15
Seulgo ordezkariaren arabera, «etorkizunean proba nuklear baten gertakizunaz ohar egite bat izan da, baina iparkorearrek ez zuten mehatxu zehatzik egin nahi». Berria - Mundua 2004-06-26
azken ohar (6); bidalitako ohar (11); bidalitako ohar baten (5); egindako ohar (7); idatzitako ohar (9); igorritako ohar (11); igorritako ohar baten (5); igorritako prentsa ohar (7); kaleratutako prentsa ohar (5)
ohar bana (4); ohar banatan (4); ohar bat aurkitu (5); ohar bat bidali (8); ohar bat egin (12); ohar bat egiten (4); ohar bat helarazi (4); ohar bat idatzi (4); ohar bat idazten (5); ohar bat kaleratu (11); ohar bat utzi (6); ohar batean adierazi (8); ohar batean jakinarazi (11); ohar batean salatu (8); ohar baten bidez (213); ohar baten bitartez (52); ohar batez (6); ohar batzuk egin (5); ohar bidez (32); ohar bidez erantzun (5)
ohar egin (13); ohar egin zuen (8); ohar eta iragarkietan (5); ohar hau bidali (4); ohar hau egin (7); ohar hau egiten (5)
ohar koaderno (7); ohar labur (16); ohar labur bat (6); ohar laburrean (4); ohar orokorra (5); ohar txiki (8); ohar txiki bat (6)
oin ohar (10); oin ohar batean (4); oin ohar hau (6); prentsa ohar (270); prentsa ohar bat (7); prentsa ohar batean (89); prentsa ohar baten (141); prentsa ohar batez (4); prentsa ohar bidez (15); zabaldutako ohar (4)
argitaratzailearen oharra (6); azken oharra (22); buru oharra (7); itzultzailearen oharra (15); lehen oharra (13)
oharra atera (6); oharra bidali (10); oharra egin (12); oharra eman (5); oharra hartu (5); oharra igorri (8); oharra irakurri (10); oharra jaso (4); oharra kaleratu (20); oharra plazaratu (13); oharra plazaratu zuen (7)
oin oharra (5); prentsa oharra (41); prentsa oharra igorri (4); prentsa oharra kaleratu (9); prentsa oharra plazaratu (10)
azken oharrak (4); azpi oharrak (4); egindako oharrak (4); hartutako oharrak (8); idatzitako oharrak (13); igorritako prentsa oharrak (6); kaleratutako prentsa oharrak (4)
oharrak dioenez (19); oharrak egin (6); oharrak egiten (5); oharrak hartu (15); oharrak hartuz (5); oharrak hartzea (4); oharrak hartzeko (14); oharrak hartzen (23); oharrak idazteko (4); oharrak idazten (7); oharrak irakurtzen (4)
oin oharrak (6); prentsa oharrak (34); prentsa oharrak dioenez (6); zabaldutako oharrak (7)
oharraren arabera (30); oharraren bidez (6); oharraren bitartez (7); prentsa oharraren (16); prentsa oharraren arabera (4); prentsa oharraren bitartez (7)
bidali zuen oharrean (4); bidalitako oharrean (10); helarazitako oharrean (7); igorri prentsa oharrean (5); igorritako oharrean (6); igorritako prentsa oharrean (14); kaleratutako oharrean (6)
oharrean adierazi (15); oharrean adierazi zuenez (6); oharrean azaldu (6); oharrean dioenez (5); oharrean jakinarazi (4)
plazaratutako oharrean (4); prentsa oharrean (107); prentsa oharrean adierazi (12); zabaldutako oharrean (8)
oharren arabera (5); oharren bidez (4)