Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurtadok odoluste bat egin zion besoan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.
Denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.
Eleberriak Donostiako Konstituzio Enparantza laukizuzena zezen-plaza biribil bilakatu eta etakide baten azken ehun metroak kontatu zizkigun, odoluste geldoa, hil arte. Berria - Kultura 2006-02-11
Heriotzarainoko odol hustea zela, horra nik neuk esan nezakeen bakarra. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.
Drake aipatu zuen, eta hark egindako lapurretak eta odolusteak deabruaren lanak zirela esan zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 145. orr.
Bosniako tropa serbiarrak Srebrenican sartzen baziren, odoluste bat izango zela esan zidan, bi armaden artean gorroto handia zegoelako. Berria - Harian 2006-03-12
Irakekoa egun gori-gorian dagoen gatazka da, odoluste handia izaten ari da bertako petrolioa gutiziatzen duten Estatu Batuentzat, eta oso zaila da modu objektibo batez han gertatzen denaz hitz egitea. Berria - Kultura 2006-01-11
Baina prebentzio faltarekin ez ezik, kontratazio politikekin lotu zuen [CCOOk] «odoluste gordina». Berria - Ekonomia 2006-02-03
XIX. mendean alabaina, ekonomiaren beherakadak eraman gaitu jendetzearen erdia galtzera, eta XX. mendean ez dugu jakin herriaren odolustea geldiarazten, ez aterabide berriak asmatzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.
Sestaoko ontziolaren odolusteak milaka lanpostu desagerrarazi ditu jada. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Estatu Batuetako ekonomiaren pisua kontuan izanik, kapitalen merkatuen halako odoluste batek, nahitaez ekarri behar zuen epe luzera interes-tasak izugarri handitzea eta kaudimen txikieneko zordunak baztertzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Diezek berretsi du Jaurlaritzak bere gain hartu beharko dituela Espainiako Gobernuak Euskal Herrian dauzkan enpresa publikoak, «odolustea etengo badu. Berria - Ekonomia 2004-10-21
Espainiako eta Frantziako legediek jasotzen duten komunikazio eskubidea erabili ahal izateko, euskal presoen senide eta lagunek izugarrizko odoluste ekonomikoa pairatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-03-11