Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere arma «objektibatzea» zen: etsaia ikerketa objektu bilakarazi eta kritika sozialaren menpe ezarri, etsaia galtzearen bidean jartzeko, baina azken liburu honetan, usaiako haize horren aurka doa nolabait, bera baita objektibatua. Berria - Kultura 2004-02-26
Euskal Herriaren subjektu kolektiboa objektibatzeko eta birsortzeko ekarpena. Berria - Harian 2006-04-08
Hango eta orduko gauzak eta sentimenduak behar nituen jalgi: objektibatu ditut, begien aitzinean jarri eta gisa batez urrundu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 67. orr.
Elkarbizitza arautzen duen ordenamendu morala eta hori objektibatzen duten instituzioak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.
Jende xumearen oso gainetik ibiltzen diren intelektual sobornagaitz batzuek, arazoa "razionalizatu" edo "objektibatu" nahita, bizia bizia dela esango dizute, eta hilketa guztiak berdinak eta berdin gaitzesgarriak direla. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.
Badakigu hainbat udalek programazio indartsua dutela, badakigu ondo doazela, baina ezin da objetibatu, beraz ez dakit helburua ere non jarri behar dudan. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Aise egiaztatzen da leku hori ezin objektibatuzkoa dela, eta ezin dela unibertsalizatu orobat, egilearen gauza dela, eta argazki batean punctum bat baldin badago -ez du zertan izanik-, nor begirale hari dagokiola punctum hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.