Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskek moja bihurtzean hiru boto eman behar dituzte: pobrezia, kastitatea eta obedientzia. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Hemen ere beharko zaie legeei jarraiki, baina obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.
Legeari zor zaio obedientzia eta legeak eskatzen du urratzea: dialektika horretan mugitzen da desira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.
Prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko, zuen obedientzia bere betera iritsiko denean. Elizen arteko biblia 2 Ko 10,6
Obedientzia hori, noski, zenbait legeri begirunea izatea baino sakonagoko zerbait zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Azaleko kultua eta obedientziarik eza. Elizen arteko biblia Jr 7,21 tit
Zer-nola auzitara eraman ninditean, obedientzia ukatu izanaren kargu larripean? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.
Obedientzia, ari zen esaten, kristau guztiek zor diete Jainkoari ez ezik, baita eliz nagusiei ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen, lehenik testuak errana errespetatuz, perpausen barnean harat hunat ibiliz sasitik ezin jalgiz, gero beste mintzaira baten libertateari eskainiz aurrekoari zor nion obedientzia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Barur egiten duenak bakarrik elizaren legeari jarraikitzeko, ez du obedientziazko bertutearen saria irabaztea baizik merezi. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.
Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.
Espiritu gaizto hori, obedientziapean agintzen diat: irten emakumeagandi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.
Obedientziapeko agindurik ez da arinkeriaz eman behar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 537. orr.
Indioek erlijio-maisuei, guruei, begirune ez ezik, obedientzia handia ere erakusten diete. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 195. orr.
Obedientzia itsua zen gauza seguru bakarra. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.
Eta hantxe mutu eutsi zion, obedientzia hutsez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.
Eskatutako hori faborea baldin bada, ez dinat pentsatu ere egin gura hireganako obedientzia derrigorrezkoak zertara behar dezakeen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 94. orr.
Obedientzia sainduaren izenean agintzen diegu Jainkoaren izenaren ohoretan eta begirunez hemen erran guztiak zuzenki eginaraz ditzaten beren funts eta horrelako lurraldeetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.
Bertute zail den obedientzia apalaren bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.
Obedientzia perfektuan, eskulanean, bakardadeko bizitzan eta kontenplazio santuan eredugarri izan zen guretzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.
Ea obedientzia zibilaren aurka doazen ala ez, eta hala izanez gero, irakasteko debekua ezartzekoa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 120. orr.
Asiako herrien ohiko otzantasunak, bestalde, aspaldi-aspalditik, gobernu arbitrarioekiko obedientzia pasiboaren forma politikoa hartu izan zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.
Ebanjelioaren araberako askatasun eta sormena eta erabateko obedientzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Eta probaldiko urte-epea betetzean, onartua izan bedi anaiarteko obedientziara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.
Beharrezko Obedientziaren Legea onartu zuen Parlamentuak. Berria - Mundua 2006-03-24
Desobedientzia ekintza batekin hasi zen gizateria; ez ahal da amaituko obedientzia-ekintza batekin! Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.
San Frantziskoren obedientzi agindua entzutean, anai Elias oso haserre joan zen atera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 949. orr.
Rhineko ministro Otonen obedientzia-gutuna hartuz, Ministro jeneralagana abiatu zen lagun batekin, beste ministro bat eta irakasle bat eskatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.
Berehala itzuli zen, jadanik obedientzia-eredu eginik, eta, bere borondate propioari uko eginez, Saulo zena Paulo bilakatu da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.
Joan zen korrika obedientzi gizon zen Silvestre aitaren agindua betetzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.
Hiru obedientzia-mota. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.
obedientzia eta begirunea (9); obedientzia hitzeman (5); obedientzia santuak (3); obedientzia santuan (3); obedientzia santuaren (33); obedientzia santuaren indarrez (9); obedientzia santuaren izenean (5); obedientzia zor (3)
obedientziapean agindu (3); obedientziapean agintzen (3)
obedientziaren galga arbuiatuz (3); obedientziaren indarrez (4); obedientziaren izenean (6)