Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notazio (orobat notazione g.er.) 1 iz ikur eta sinboloen bitartez irudikatzea; ikur eta sinbolo sistema.

Ikur eta notazio matematikoen historia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

Notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

[Antso Azkarraren garaiko kantu] gehienak Akitaniako notazioa deitzen denarekin marraztuak dira.  Berria - Kultura   2004-06-11

Hari zor zaio, orobat, berretzaileen gaur egungo notazioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

Al Khujandiren ondoren, al Khaiamek esan zuen x3y3=z3 ekuazioa (gaurko notazioan) ezin zela zenbaki osotan ebatzi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Notazio horri esker idazketa kontzentratua egin daiteke, eta oso modu laburra eskaintzen du batuketa bat idazteko; bereziki, batuketa hori infinitua izanez gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.

(28iii) erregelako notazioen adierazpena hau da: C elementua nahitaez aukeratu behar dugu, eta parentesi arteko elementuen artetik zero edo gehiago hauta ditzakegu, eskainitako hurrenkeran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Inolako notazio-sistemen laguntzarik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

· Matematika-notazioko "arabiar" sistema delakoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus