Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notario (orobat notari g.er.) 1 iz

Xehetasunak eman nahi zituenean, "harira, harira" esaten baitzion notarioak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Hori Elortzak kontatu zuen, baina notarioaren bulegoa utzi ondoren jada, kalera atera zirenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.

Ritou Hazparneko notarioaren etxean izenpetua izan zen Hazparneko misionesten eta kolejiko funtzen saltzea, 85.000 liberetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 113. orr.

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren, eta elkar sostengatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Plazer haundi batekin jakin dugu notario batek bulegoa ideki duela gure herrian. hau, Pierre Gueraçague, notario egon zen Donapaleun eta Donapaleuko herriko auzapez 43 urtez.  Herria   2001-04-26

Beti atzeratzen eta atzeratzen, gauza asko zituela egiteko, tartean amonaren etxeko eskriturei buruzko ez dakit zer notarioarenean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.

Notarioarenean eskriturak eta gainerako patrifilioak egiten ibili ginen garaian esku artean izan bainituen haren agiriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.

Gavarden ondasuna notario batenean gordailatua zegoen zuhurki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

Notarioarengana jo zuen Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentu itxia irekitzeko ekitaldian formalitatea betetzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.

Bete ezazu -letra txukunaz, jakina- hau guzti hau eta, bukatutakoan, ondoko bulegoko notarioarengana pasa, sinatu beharreko guztiak sinatzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

Azken urte hauetan ari zen Durruty jaunarentzat lanean, lehenik, joan-jinkari gisara, gero notarioaren idazkari laguntzaile bezala eta, azkenik, notarioaren laguntzaile lanetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Durruty notarioaren bulegoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Ulertzen duzu, Florent maitea, ezta?, ez gara orain hasiko notariotan, alferrik litzateke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik notarial.

Derrigorrez behar duzuna notario akta da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Honela zehazten du oinordetzaren notario-klausula batek: "hildakoak ez ditu gaurdainokoan bere azken borondateak zehaztu".  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

Nik, artean notario-etxea zela ezagutu nuen taberna orain urte batzuk.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Alkimiako harri filosofalarekin aberasteko konfiantza askorik ez zuen izango, dirudienez, notario lanetan iruzurraz baliatu baitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

Bere notario-idazkera etzan eta luxe harekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.

Edward Talbot Worcesterreko notario-idazkari alkimiazale bat zen, De Lapide Philosophorum liburua idatzi zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Garbi dago notario-idazkari alkimiazale hura alproja biribila zela, baina ez berak uste bezain abila, harrapatu egin baitzuten eskuak notario-paperetan zituela, balizko harri filosofalaren eraginez paperetan urrea ez baina bai beretzako dirua sortzen ari zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denbora joan zen eta bildu behar izan ziren oraino, 1683ko otsailaren 28an, arratsaldez, Donosteiko Dendarienarena etxe aitzinean, d'Alhaste errege notarioarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

notario akta (3); notario aurreko (4)

durruty notarioaren (6); notarioaren aurrean (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus