Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Niels zen, zalantzarik gabe, norvegiar eta apika are eskandinaviar matematikaririk onena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
18:30ean, Jan Garbarek norvegiar saxo jotzailea ariko da, Kursaaleko auditorioan. Berria - Kultura 2004-07-25
Norvegiar baleazaleak izanen dira: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 265. orr.
Egun hartako eguzkia gorde orduko norvegiar armada garaitua zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.
Norvegiar bandera postean gora altxatu eta zeuengana inguratuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.
Eltzea zekarrela etorri zen Larraitz; hura norvegiar kutxan sartu eta almohadilla eta taparekin ongi itxi zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 153. orr.
Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Lagun norvegiar batek onartuko zuen agian batzuk probatzea, ikusteko besterik gabe. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 75. orr.
Alaveseko Dan Eggen jokalari ohi norvegiarrak bere kirol ibilbidea bukatutzat ematea erabaki du. Berria - Kirola 2004-12-18
Portutik atera berriak zirela, goleta norvegiar bat ikusi zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.
1,4 milioi koroa norvegiar (174.000 euro) ordaindu beharko ditu. Berria - Ekonomia 2006-02-25
Bi norvegiar izan zituen alboetan: Halvard Hanevold bigarren izan zen brontzezko domina irabazi zuen joan zen larunbatean 20 kilometrokoaneta Frode Handersen hirugarren. Berria - Kirola 2006-02-15
Nora Erfjord norvegiarra zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.
Henrik Ibsen norvegiarraren drama (1828-1906). Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.
Jendeak bidaiatu egiten du, norvegiar asko etorri da Bilbora edo Iruñera, eta, horren bidez, jende askok izan du Euskal Herriak duen kultur nortasun bereziaren berri. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
-Urrutieneko uharteari -jarraitu zuen agureak-, norvegiarrek Vurrgh deitzen diote. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Baina matematikari handi hori hain hartuta zeukan bere obraren handitasunak, non ez baitzuen betarik hartu norvegiar gazte ezezagun haren teoriak ulertzen saiatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.