Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txoro klase horretakoak lasaiak izaten dituk arruntean, baina jelosaldi batek jotzen dituenean, nornahi garbitzeko gauza dituk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Nornahik ez ote dio hori egiten nornahiri? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Nornahik zernahi obra zezakeen lurraldea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.
Nornahik gutien ustean ukan dezake buruko min poxi bat. Herria 2005-10-13
Hein hori nornahik biltzen duke noiznahi. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.
Nornahik ez beharbada, baina anitzek ba anitz kasutan! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Nornahik laster nabarituko zituen haurdunaldiaren seinaleak ez zituen oraino ageri eta zerbait egin behar zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.
Nornahiri gertatzen zaio, zeinahi egoeratan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.
Betidanik zuen nornahirekin hizketan hasteko erraztasuna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.
Holakoei nik ez dut den gutieneko kasurik egiten, nornahitaz nolanahika baliatu nahi duten biziatu tzar batzuk baitira. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.
Halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide-eragozkarri guztiez libratuko baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.
Joanes Beltzuntze ez zen nornahi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.
Otsabideko laborari gazteetan Andde ez zen nornahi, eta horregarik Ttotte damu zen egoera argiari kasu gehixeago ez egina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.
Eskerrak ez nintzen nornahi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.
Ez zakela gero nornahi ekar gureganat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.
-Beraz ez duzu nornahi hautatu... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 12. orr.
Jaled Bradea andereak komitatu zituen bi emazte eta, jakin ezazue, ez nornahi. Herria 2005-09-29
Bazituen lekukoak ere, ez nornahi: Colin Powel amerikar segetario nausia [...]. Herria 2005-02-27
Oraingo denboretan pistola bat ez da nornahiren eskuetan ikusten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.
Ez du nornahik emaiten ahal holako sos-aldea! Herria 2001-01-18
Hori entzutean, Nikolas tiranoa txundituta eta izuz beterik geratu zen, eta beldur handia hartu zuen, hori esaten zionak ez baitzuen nornahi ematen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.
Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.
Azken batean, nornahi emakume delarik ere, hemendik at dago, telefono-hariaren beste aldean, eta ni hemen nago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.
Batzuk diote hori ezin egina dela, holakoetan sukarra aise jauzten dela eta nornahik ere burua doi bat galtzen duela... Herria 2001-01-25
Kalte gaitzak beraz, elkartasun mugimendu handi bat sustatu duten kalteak egia erran, holakoetan nornahik ere bere bihotz ona aiseago erakusten baitu. Herria 2003-12-11
Kalte gaitzak beraz, elkartasun mugimendu handi bat sustatu duten kalteak egia erran, holakoetan nornahik ere bere bihotz ona aiseago erakusten baitu. Herria 2003-12-11
Baina ezeren truke ematekotan, seme edo alaba batenaren truke emango luke nornahik ere bizia. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.
Amerikanoak dituzte gehienik begietan bainan nornahiri ere aise oldartzen dira. Herria 2004-03-25
Harrigarri ere da funtsean nola ihardokitzen ahal duen, holako ibilaldi bat nornahirentzat ere biziki akitgarria izaiten baita. Herria 2001-05-10
Beraz, Ministro jeneralak, nornahi dela ere, ni neu bezalaxe maita eta benera dezala nahi dut eta agintzen dut, ahal dudan neurrian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 128. orr.
-Tira, nornahi dela ere bere jabe, azti-familia zaharren bat izan behar, eta aberatsa gainera -esan zuen Fredek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.
-Nornahi zarela ere, hitz egin ezazu mesedez -esan nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.
-Entzun, nornahi zarela ere. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.
Nornahi zela ere, Harryk lagundu egin nahi zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.
Nornahi zelarik ere bera bidetik apartatu nahi zuena, ongi ezagutzen zuen, bazekien bere puntu ahula zein zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 190. orr.
Aurrerantzean hiriko agintaria, nornahi zelarik ere, behartua gelditzen zela urtero etxe hartako erreteila eta beharrezko beste konponketak egitera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.
Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Baina nornahik zuelarik ere jurisdikzioa -erregeak, kondeak, grabioiak, zenturioiak, jaunek, elizgizonek-, inoiz ez zuten bakarrik epaitzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.
Zeren hiltzailea nornahi zela ere, itzuli egin baita eta berriro jendeari erasotzen ari baita... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.
Nornahi izan zela ere, kanporatu egin zuten -esan zuen Malfoyk-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.
· Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa: irrintzi egiten du beti, nornahi jartzen zaiola ere gainean. Elizen arteko biblia Si 33,6
Legea beteko nuen zernahi eta nornahirena zelarik ere legea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 162. orr.
Aurrerantzean hiriko agintaria, nornahi izanik ere, behartua gelditzen zela etxe hura konponaraztera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.
Orain ulertzen dut zergatik zeuden norbanakoak, nornahi ere zirela, eginbehar berberen mende eta legeen errespetu berbera izatera beharturik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.
Baina esperientzia denez geroztik, ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.
Lutheroren eta osaba Joanikoten iduri batua zen, beraz -Lutheroren gorputza eta osabaren bisaia-, izugarria, nornahi-den dar-dar ipintzeko modukoa, suaren argi-itzalen magalean sufrimenduak eta bakardadeak bere habia aurkitu balute bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
· Egia erran, hautetsiek ere, nornahi izan diten, ez dute mirakuilurik egiten ahal! Herria 2004-03-18
Chirac -edo, nornahi izan dadin, Errepublikako presidenta- legeak baino gorago dea? Herria 2001-04-05
· Zirkinik ere egin gabe, joka utzi nuen telefonoa, deiegilea, nornahi zela, aspertzeko ustean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
beste nornahi (5); ez da nornahi (8); ez dira nornahi (4); ez zen nornahi (10); ez ziren nornahi (3); nornahi dela ere (5); nornahi izan (15); nornahi izan daiteke (3); nornahi izanik ere (4); nornahi zela ere (5)
bertze nornahik (3); beste nornahik (4); ez baitu nornahik (3); nornahik badaki (3); nornahik bere (4); nornahik egin (4); nornahik ere (7)
beste nornahiren (3); nornahiren kontra (3)