Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ortega-ren arrazismoari Giménez Caballero-k jeinu espainola kontrajartzen dio, berak hispanitate edo mestizajearena kontsideratzen duena [...] odol eta arrazen nahasketa, hots, gizon-emakume nordikoari kontrajarririko andre-gizon mediterranearra edo "katolikoa". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 262. orr.
"Arraza nordiko" barbaro osasuntsuaren mitoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.
G. Vacher de Lapouge-rentzat [...] eliteko arraza, dominatzaile eta kreatiboa ("homo europaeus") nordikoa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.
Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
Literatura nordiko ez-grekolatino "barbaroak". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 197. orr.
Estalki-azal nordikoa garbitu egin beharko da. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.
15 diziplina: Biatloia, bobsleigha, konbinatu nordikoa, curlinga, eski artistikoa, izotz hockeya, [...]. Berria - Harian 2006-02-09
Taldekako konbinatu nordikoan, Austria nagusitu zen lehen aldiz, Alemaniaren eta Finlandiaren aurretik. Berria - Kirola 2006-02-17
Konbinatu nordikoa, banaka (gizonezkoak). Berria - Kirola 2006-02-12