Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dancem konpainiak Sentido único ikuskizuna (Noranzko bakarra) eskainiko du apirilaren 1ean. Berria - Kultura 2006-03-17
Trenaren mugimenduaren kontrako noranzkoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 44. orr.
Kontrako noranzkoan, hamaika ontzi igarotzen ziren uretan gora. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Ordulariaren orratzen kontrako noranzkoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.
Geziak ordainketen noranzkoa adierazten du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 88. orr.
A-8 autobidean, Gasteizko noranzkoan, La Salleko bihurgunetik gertu. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
A-8 autobidean, Muskizeko La Arena zubian, Bilborako noranzkoan zihoazela. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Abertzaleen Batasunak gogor salatu du A-63 autobideko bi noranzkoetan hiru lerro jartzeko xedea. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Irakurketaren noranzkoa aldatuta ere, norabidea horizontaltasunean gordetzen da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 124. orr.
Atzeka zegoen jarrita, trenaren noranzkoari bizkar emanez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.
Hala, behin noranzko batetik jorik, galtzeko beldur bagara, kosta dakiguke norabidea aldatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.
Bi indar higitzaileek lerro berean egiten duten legez, puntu batetik noranzko kontrajarrian tira edo puntua sakatzen duten heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 130. orr.
Hirugarren dimentsioa sakontasunarena da, hortaz, gorputza espazioan aurreratuz doan noranzkoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Biologiak bi nozio berri dakarzkigu, kontrako noranzkoetan doazenak, paradoxa moduko bat osatuz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.
Urte horretan bertan ezarri ziren euroaren eta diru-mota nazionalen bi noranzko truka-neurri ezeztaezina. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.
Igorleak aldatu ziren, jabetza ere bai, baina komunikazioak noranzko bakarrekoa izaten jarraitzen zuen: goitik beherakoa, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Ezin da baieztatu lan merkatuak noranzkoa aldatu duenik. Berria - Ekonomia 2004-11-04