Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noranahi adlag
1 noranahiko izlag

Beti hobe sentitzen nintzelako noranahiko billete bat sakelan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Betiko eta noranahiko "ausweiss" bat sakelan, Luxembourg-eko lagun batzuei zor diedana, alde guzietara joaiten ahal naiz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Lizardik euskarari opa izan zion noranahiko bidetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.

-Zu bezalako karta-jokalari batek ezin du ezer egin bere halabeharraren kontra, noranahiko bideak dira zure eskuan ageri diren marrak ere. esan bailiteke gure egungo poesian dabilen joeren aniztasuna eta noranahiko asmoa ahalegin pertsonal hari zor zaizkiola.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

2 (adizlagun gisa)

Esan nahi baita, euskara berpiztu nahi badugu, erabilera zabaleko, nonahiko eta noranahiko nahi badugu, hau da hizkuntza honek ordaindu behar duen kostua eta hartara makurtu beharko dugu euskaldunok.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 100. orr.

3 iz noranahiko ibilgailua.

Emakume bat hil da Lezon, N-1 errepidean noranahiko bat jo ostean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Noranahikoa Espainiako Guardia Zibilarena zen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Suzuki markako noranahiko berde batek trafiko arauren bat hautsi omen zuen, Emakumea hil egin zen eta noranahikoan zihoazen bi guardia zibil erietxera eraman behar izan zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

4 noranahiko auto

Noranahiko auto bat bidetik atera zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Noranahiko autoaren eta autobusaren arteko istripuari buruz, autoaren gidariak bere ibilgailuaren kontrola galdu omen zuela azpimarratu du Foruzaingoak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

5 noranahiko ibilgailu

Mendabian noranahiko ibilgailu batek eta autobus batek elkar jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

G. gizonezkoa hil zen atzo goizeko 08:00ak aldera Asteasun, noranahiko ibilgailu batek harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Zaratamon ikasleak ertzainen noranahiko ibilgailuetan iritsi ziren ikastetxera.  Berria - Harian   2005-01-27

NASAren Spirit eta Opportunity noranahiko ibilgailuek «lan bikaina» egin dute Marten.  Berria - Gaiak   2004-12-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus