Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norako? Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.
-Eta gu, norako? -galdetu zuen Romanek orduan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Baina norako, maniobrari jauna? Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.
Ea norako zituzten mandioko hemeretzi lagun haiek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Esan zieat norako zen eta, honek oso ondo hartuko omen dik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 140. orr.
Joera norako, hara joaten baita beti. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.
Handik aterata, askori sumatzen nien norako bidea zeramaten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 207. orr.
Azken momentuan, gorputza utzi eta beste zerbait bihurtzen ari zen bitartean, auskalo norako bidean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.
-Norako asmoan zabiltza? -galdegin zion gazte arabiarrak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 98. orr.
Maisuak nire begiradaren norakoa ikusirik, harexeri jarraitu zion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 393. orr.
Zoriak aukeratzen du norako bakoitza, halabeharraren menpe dago erabaki bakoitza. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Norako jakinik gabe abiatu zen hirian, eta porturaino joan zen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 47. orr.
Norako garbirik gabe nindoan-eta sokatik zintzilik leku ilun hartan barrena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.
Dudan helburu bakarra, nire ontziaren norako ezinbestekoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 115. orr.
-Ongi etorri bedi gure hiri honetara, zalduneria ibiltariaren ispilu, artizar eta norako den hori. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.
Inertzia hutsez, norako bat hautatu behar zuelako, eta norakorik ikusten ez zuelako. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.
Twiligh Glow, Dicothomy eta See you later pieza berriek nire ibilbideari norako berria ematen diote. Berria - Kultura 2004-03-10
Ez diola axola urak nondik norako bidea egiten duen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.
Madrilgo udalak minibusa jarri zigun expressokideoi, goiz eder batean ez dakit nondik norako bidea eroso egin genezan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.
· Nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori?; nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?; uretan jaio al zen?, airean?, surtan?, su-gainean?, lurrazpiko ikara batean?, gaitzean?, ezbizian? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Nondik norakoa dugu indeterminazioaren zera hori? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.
Erraparatzen al diozue ilargiaren ibilbide eta nondik norakoari? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.
Nire nondik norakoez aditu nahirik zegoelako berriro laxaturik, itsasoan ibilia eta eskolan ikasia nintzela azaldu nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 248. orr.
Raimundo Silvaren, Maria Sararen, gurutzatuen eta mairuen, Mogueimeren eta Ouroanaren joan-etorrien nondik norakoa behar bezala segitu ahal izateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.
Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.
Nire pozaren pozerako, berehala ohartu nintzen Öchlerren nondik norakoak ez zuela gure arteko harremana hoztu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 322. orr.
Izan ere, diru-aldagai eta kredituaren kontrolaren bidez, jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea posible baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Ezagunak zaizkit gauzen nondik-norakoak, sorkarien mota ezberdinak, garaien aldakuntzak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.
Antoine Cabanne auzapezak eman zuen Pettan Iturralderen ibilbidearen nondik norakoa. Herria 2003-07-24
Agirre lehendakariak badaki Antonio Iralaren zereginen nondik norakoa, azken batean bigarrenak lehenaren aginduetara dihardu-eta. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.
Lanaren nondik norakoa igartzen hasteko, puntu nagusiak identifikatzeko, loturak ikusteko, etab. giltza-kontzeptuek eta hitzek asko laguntzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.
Kode berriaren nondik norakoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 22. orr.
Misioaren nondik norakoa azaldu zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.
Jendeak pasio handiz bizi eta eztabaidatzen zituen gerraren nondik norakoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 315. orr.
Bidaiaren nondik norakoei buruz erabakita zeuzkanak argitu zizkien xehetasun ugari emanez, bai bideari zegozkionak, baita ekonomikoak ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.
Banekien zer zen Umberto, banuen haren sexualitatearen nondik norakoen susmoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 268. orr.
Erdi Aroko pentsaeraren nondik norakoa, eta bertan filosofiak hartu zuen lekua ulertu nahi baditugu, [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Zamape horretan, egunbetetsuko bizarra ferekatu nuen, Kristinaren hitzen nondik norako guztiak mamitu nahirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.
Azken orrialdeetako bibliografian osatu eta zehazten dira erreferentzia horien guztien nondik norakoak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 21. orr.
Egoeraren nondik norakoak aztertzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.
Erakutsi beharra zuen gure bizitzaren nondik norakoak gu geu gaituela, aldez edo moldez, nobelagile. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.
Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.
Halabeharrezko erabaki handiak, gure patuaren nondik norako nagusiak ezartzen dituztenak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
auskalo norako (3); nondik norako (43); nondik norako guztiak (9); nondik norako nagusiak (12); norako bidea (3)
galderaren nondik norakoa (3); guztiaren nondik norakoa (4); guztien nondik norakoa (3); haizearen nondik norakoa (3); nondik norakoa (181); nondik norakoa azaldu (3); nondik norakoa ikusita (4); nondik norakoa ulertzen (3); norakoa azaldu (3); obraren nondik norakoa (3); partidaren nondik norakoa (13)
akordioaren nondik norakoak (3); auziaren nondik norakoak (5); bidaiaren nondik norakoak (4); bileraren nondik norakoak (3); bizitzaren nondik norakoak (3)
egitasmoaren nondik norakoak (6); egoeraren nondik norakoak (3); egunaren nondik norakoak (3); ekimenaren nondik norakoak (9); elkarrizketaren nondik norakoak (3); ezbeharraren nondik norakoak (5); gatazkaren nondik norakoak (8); harremanen nondik norakoak (3); heriotzaren nondik norakoak (7)
istripuaren nondik norakoak (13); kanpainaren nondik norakoak (7); lanaren nondik norakoak (5); lanen nondik norakoak (3); liburuaren nondik norakoak (5)
nondik norakoak (409); nondik norakoak argitu (15); nondik norakoak argitzeko (14); nondik norakoak argitzen (3); nondik norakoak azaldu (27); nondik norakoak azaltzean (3); nondik norakoak azaltzeko (20); nondik norakoak azaltzen (5); nondik norakoak azaltzerakoan (3); nondik norakoak aztertu (4); nondik norakoak aztertuko (4); nondik norakoak aztertzeko (11); nondik norakoak aztertzen (4)
nondik norakoak ezagutu (3); nondik norakoak ezagutzeko (4); nondik norakoak ikertzeko (4); nondik norakoak ikertzen (6); nondik norakoak ikusita (6); nondik norakoak jakin (5); nondik norakoak jakiteko (4); nondik norakoak laburbildu (3)
nondik norakoak ulertzeko (4); nondik norakoak zehazteko (4); nondik norakoak zehazten (3); nondik norakoak zehaztu (6); nondik norakoak zehaztuko (3)
obraren nondik norakoak (3); operazioaren nondik norakoak (4); partidaren nondik norakoak (7); planaren nondik norakoak (6); programaren nondik norakoak (3); proposamenaren nondik norakoak (3); salerosketaren nondik norakoak (3); sorreraren nondik norakoak (3)