Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noraino (orobat noradino g.er.) adlag
1 norainoko izlag

Lehia egin zidaten begiekin, ea norainoko gizona ote nintzen apustu eginez bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Norainoko nafarra zen, bertzalde, Nafarroako erregea?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Norainoko hutsalkerian, zikoizkerian, doilorkerian eror daitekeen gizakia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Zer biziera ilunean eta norainoko arriskuetan ahitzen zaigun duen luzera duelako denbora hau!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.

Egia da ondoren ezustean harrapatu zituela mundu guztiko gobernuak, ikusirik norainoko indar autonomoa har dezakeen sistema honek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 157. orr.

Haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen, nolako baldintzetan ziren herri horietako behiak, ardiak eta zerriak bazketara joaiten, norainoko egur egiteko dretxoa zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Norainokoa da egiten duten kaltea?  Berria - Gaiak   2004-10-28

-Gerria mugitu zuen ezker-eskuin, gorputzaren malgutasuna norainokoa zuen ikusteko-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

Jakingo bazenu Errege-Mendiko baso itxi horrek ematen didan nahigabea norainokoa den!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Hilabeteak iraun zituen erasoak, eta soldadu alemaniarrek haien egoera norainokoa zen txarra, krudela eta itxaropengabea kontatzen zieten euren senideei, euren emazteei.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.

Aitaren barrabilak norainokoak ziren jakin zuen Joseluk, eta baita gibela ere, eta eskuzabaltasuna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

Datuak elkarren artean erkatzen ditugunean konturatzen gara norainokoak diren injustizia hauek: urtero-urtero 7,7 milioi ume jaioberri hiltzen da, eta heriotza hauetako % 98 garatzen ari diren herrietan gertatzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

2 (izen gisa)

Ilobari haren etorkizuneko betebeharren norainokoa ikusarazteko garaia iritsia zela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Colinek bere lanari nahita ematen dion hipotesi-izaera horrek ez du aukerarik uzten ikerketa horren norainokoa juzgatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Europako gobernu eta estatuburuak NBEren eginkizunaren norainokoak eztabaidatzen hasiberriak direla zabaldu zuten atzo iturri diplomatikoek.  Berria - Mundua   2004-03-27

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eusko Legebiltzarraren erabaki eskubidearen norainokoaz ikuspegi kontrajarriak agertu zituzten batzuek eta bestek.  Berria - Harian   2005-02-02

3 nondik norainoko izlag

Eta nondik norainoko mapa, gainera!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 133. orr.

Hark adieraziko dio ariman ze artesi edo pitzatu klase daukan eta nondik norainokoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Atzo ziren negoziatzekoak kanpainaren propaganda nondik norainokoa izan daitekeen PAN Palestinako Aginte Nazionala eta Israelgo Gobernua.  Berria - Mundua   2006-01-10

4 (izen gisa)

Izendatze modu herritar baten ume dena eta ezin nolanahiko izenez dei dakiokeena, huraxe baitu izen semantiko eta intensional berekia, bere zertasuna (ez nondik-norainokoa) aditzera ematen duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.

Baserri-aldea zen mintzagai: herri-hustearen nondik-norainokoak, iraganetik gaurdainoko laborantza norabideen aipamenak.  Herria   2001-09-13

5 nondik-norainokotasun iz

Estatuen izenek [...] ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus