Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nonbait (orobat nunbait g.er. nunbeit g.er. eta nonbeit g.er.) 1 adlag tokiren batean. ik beherago 4.

Nonbait nago, norbaiten zain, zerbait egin beharrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 312. orr.

Elizako zoko guztietara begira ibili ginen nonbait azaltzen ote zinen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.

Nonbait azaldu diren paper berriak ere harraskan erre.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Nonbait apaizen bat aurkitzen zutenean, pobrea nahiz aberatsa, burua makurtuz agurtzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Ez zegoen lore lurrinik, nonbait erretzen ari ziren laharren ke sarkorrak garbitu zion barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Nik berriz, gure gixonkasta ohoratzen eta bere goien graduraino goititzen duen ezaugarritzat jotzen dut pitoarekin pentsatze hori, eta akatsik nonbait egotekotan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Domenga isilik zegoen, begiak nonbait galdurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Ahots hura aditu eta Mikel Strogoffek nonbait entzuna zuela pentsatu zuen bere artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 335. orr.

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena, zilarrezko pinu handia -hau nonbait irakurria naizela uste dut- zekarrela atoian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Elkarrizketa denboran, ez zituen bakarrik ustez memorioan nonbait zokoratuak zeuzkan oroitzapenak berritu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Etengabeko arrazoiketa eroak nonbait pausatu behar, nonbait etsi behar, eta horra pentsatzeari eta pentsamenduari etsi bat eman, etsipena eman: "hauxe eta kito".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Gordeleku hartan ez eta beste nonbait ezkutatu ote nintekeen galdetu nion orduan neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Burua beste nonbait zuen, begiak goiti itzuliak, zeruari so ala nik dakita zeri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.

2 dirudienez, antza denez.

-Nonbait, esaten dizudan ezerk ez dizu axolarik -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Eta taldean dagoeneko egonezin gisako bat zabaldu da eta, nonbait, denak desiratzen daude epaiketari ekiteko; denak, ustez, ni salbu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 141. orr.

Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Bestetan baino operazio handiagoa egingo diote, nonbait, eta medikuek esan omen dute gutxi mugitu behar duela ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Ez zieten nonbait milizianoek moja zaharrei ezer txarrik egin; txikizioak bai ugari, baina mojei ezer ez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

Berdin zitzaion, nonbait, lehen ala bigarren otordua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Berak, ordea, "liluragarri" hitzari aski egoki irizten ez, nonbait, halako erliebe batentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Baldintza gehitxo, nonbait, denbora laburrean aurkitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Eta hori ez da komeni nonbait, eta horixe da dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Aurreneko bisitaldia omen zuen Estatu Batuetara, nik bai igarri, baina hala ere jadanik erabat finkatua, nonbait, amerikarrei buruzko bere iritzia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Eta radarra ere ez zebilen, nonbait, behar bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Haren anaia batek, bertan bizitzen dagoeneko hilabeteak zeramatzanak, nekez jasaten omen zuen klima, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Arkakusoak zituen nonbait koltxoiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

Etorkizunik ez, nonbait, Amerikak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Florentek ez zion entzun, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Bere kasa ohitutako baserritarra nonbait...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Ez, nonbait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

3 nonbaiteko izlag tokiren batekoa.

Nonbaiteko mahai batean eseri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Nonbaiteko erlojuak gaueko hamarrak jo zituen. Arrola, Izpegi, Arieta ez dira beste nonbaiteko izenak, tokiak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 50. orr.

Nonbaiteko minez baitzegoen beti, buruko minez gehienetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 292. orr.

Inguruko hilketen aurrean isilik geratzen den jende berori, segur naiz asaldatu egingo litzatekeela hildako beroriek heriotza zigorrera kondenatu eta fusilatu izan balituzte nonbaiteko tribunalen batean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 64. orr.

Jatorrizko estaldura hartan nonbaiteko armarria ikus zitekeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 106. orr.

Idazle bakoitzaren atzean, gizona ezkutatzen omen da, hezur-haragiz-koa, nonbaitekoa.  Berria - Kultura   2004-01-16

Errusiarra ez beste nonbaitekoa sentitzen zen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Hizkuntz politika baten aitzinean gara eta horren arduradunak ez dira nonbaitekoak, bainan bai gure herritarrak.  Herria   2004-12-23

Nonbaiteko gaizki ikasia!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

4 nonbaiten adlag nonbait, tokiren batean.

Nonbaiten irakurri nuen Tuteran 1999n 2.300 zakur laga zituztela bertan behera.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Nonbaiten bada oraindik irrati berantiarren bat, sinfoniekin-eta, baina itzali egiten dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Izaten dira ba nonbaiten sartu edo nonbaitetik irteten direnean ateari danbatekoa eman behar izaten diotenak jendea beren existentziaz jabe dadin?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Liebkind Bendelen hitzak gogoratu nituen, izan zitekeela nonbaiten New Yorken Walden doktorearen benetako miresleren bat, egiatan maitatuko zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Kanpoan zen, Queens inguruan nonbaiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Amak beti esaten zion, barruan nonbaiten izango zuela Koldorenganako maitasun amiñi bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 170. orr.

Zuen prozedurak, beste nonbaiten beharbada baliagarriak izan daitezkeenak, hemen berehala aurkituko lituzkete euren mugak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 231. orr.

-Kondoiren bat izango duk nonbaiten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 231. orr.

5 nonbaitera (64 agerraldi, 27 liburu eta 14 artikulutan) adlag tokiren batera. ik norabait.

-Nonbaitera joana hintzela uste nian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 162. orr.

-Nonbaitera joan nahi duzu edo...? -esan dut azkenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 66. orr.

Nonbaitera eramango zaitut?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Ahoan eraman behar dugu nortasun agiria nonbaitera mugitzeko; etengabe eskatzen digute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Azkenean, nonbaitera behar-eta, ostatu hartu zuen Revelski kalexkan, eguneko errublo bat ordaindurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

Etxera itzuli eta bazkaldu orduko esan zigun nonbaitera zihoala.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 14. orr.

-Zer, etxera hoa ala beste nonbaitera joango gaituk?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 45. orr.

Harry herrialde hartako beste nonbaitera joango zen bizitzera, eta negozio bat irekitzeko beste diru emango zion, baldin eta trukean zin egiten bazuen ez zela inoiz ere berriro Chicagora itzuliko ez eta Betterekin edo Florarekin harremanetan jarriko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Begiak beste nonbaitera itzuliak ditu, ordea; gogoeta sakonetan murgilduta, lausotua du ikusmena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 143. orr.

Lehengo aurpegi gaztea nonbaitera joana zen, eta haren lekuan aurpegi berria zeukan, ikaragarria, ilunpetik etorria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

6 nonbaiterako adlag/izlag

Tren-txartelak Milanerako ote ziren edo beste nonbaiterako, ez nago oso seguru.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

Gazte eta zahar, jendetza etxe guztian, bata bestearen atzetik, nonbaiterako zain bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

Garai hartan, Turati behin gure etxera etorri zen, Turinen baitzegoen beste nonbaiterako bidean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

7 nonbaitetik (164 agerraldi, 93 liburu eta 20 artikulutan) adlag tokiren batetik.

Goizero, bere astotxoa hartu, barazkiz eta esnez zamatu, eta nonbaitetik Baionara etortzen zela erreparatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina hura ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Izaten dira ba nonbaiten sartu edo nonbaitetik irteten direnean ateari danbatekoa eman behar izaten diotenak jendea beren existentziaz jabe dadin?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Emakume txiki bat atera zen nonbaitetik, higatua, nahasia ematen zuen neska bat zekarrela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.

Josefinaren ahizpa bat berehala agertu zen nonbaitetik, haurrez jabetzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

-Trikota polita egiten ari zara -esan nion, nonbaitetik hizketan hasi nahi eta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.

Aurrezten nonbaitetik hasi behar dugu...  Berria - Harian   2005-09-22

Aurki beranduegi izango zuen nonbaitetik dirua ateratzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.

Gaua nonbaitetik irten zen, isilik eta oin puntetan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 214. orr.

Gasolindegietan lapurretan egitea gustatzen zitzaien, biei, horrela autoz alde egitea askoz errazagoa eta arinagoa zelako hiri barruko nonbaitetik baino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 179. orr.

Agian beste nonbaitetik jo beharra zegoen.     «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.

Garunetik edo nerbio-sistemako beste nonbaitetik seinale bat iristen zaienean uzkurtzen dira gorputzeko muskuluak, bat izan ezik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Kea ateratzen zaio nonbaitetik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Musika zetorren nonbaitetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

8 nonbaitik (71 agerraldi, 18 liburu eta 19 artikulutan) adlag tokiren batetik.

Nonbaitik jinikakoek eta hemengoek talde ederra sortu dute.  Herria   2001-01-25

Nonbaitik hasi behar, hala ere -baieztatu zuen Léak-, ezta, Ruche jauna?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

Iruditu zitzaidan, nonbaitik, biziki urrunetik nentorrela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

-Elkar ezagutzen dugu nonbaitik, ez? -galdegin zion, arreta gehiagorekin behatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

Sosa behar zen nonbaitik atera! edo mozkinetatik, edo Estaduak xuhurki ixuri hartatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

Herri-kaxkora iristean eskuin-eskailera bat atera zuen nonbaitik, eta beraren kontra lotu ninduen soka lodi batez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 250. orr.

Menturaz goizetik metatua dudan akidurak nahi baitu nonbaitik jalgi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

9 nonbaitik ere nolabait, nola edo hala.

Nonbaitik ere, bazuen bizkitartean bere gisako arrangura ttipi zerbait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.

Azken eskualduna nonbaitik ere emaztea zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

Baina delako bi hilabete haietan, asteazken guziak eguzkitsu izan ziren, nonbaitik ere!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 100. orr.

Titin irabazle, nonbaitik ere!  Herria   2001-11-15

10 han nonbait (56 agerraldi, 35 liburu eta 8 artikulutan)

Banoa Marsellako alderat, han nonbait esposatua den ene ahizpa bati buruz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Hortik ere sortu ziren izarño zenbait, han hemenka, han nonbait, Urdozeko aldean, Otikorenen, Garaziko aldean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Basoan eta bidean bere presentzia sumatzen nuen, han nonbait zegoen, ziur, niri begira.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 209. orr.

Baietz, egon behar zuela han nonbait jeepen bat ganoraz bilatuz gero, oilo-herrixka hartan, alajaina, txabolaren baten atzean edo, kalabaza, banana eta arto-basarte hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Bai, badira; beren exkaxean, badira zerbait, ez hemen beharbada baina bai han nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Eta hildako garbia han nonbait datza garbi-garbi eta zintzo: proiekturik gabe, helbururik gabe, etorkizunik gabe, gezur esentzialez galtzaratutako arterik eta bitarterik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.

Astiroago egin zuen pausoa, bere pentsamenduaren gakoa han nonbait, lurrean, bilatuko balu bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

11 hemen nonbait (16 agerraldi 13 liburutan)

Eguna argitzera doanean auto bat dator, gelditzen da hiru maisuak bota zituzten lekuan eta gizonetako batek dio: "Hemen nonbait egongo da".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Hemen nonbait egon behar zuan...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 42. orr.

Hemen nonbait, pentsatu zuen berak, behatzekin uretan arrastoa eginez, barku bat hondoratu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Bazen hemen nonbait telefono bat, ezta?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

Jokatuko nuke hemen nonbait badela liburu bat esaten duena nola igaro hiru buruko txakur erraldoi baten ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.

12 hor nonbait (188 agerraldi, 87 liburu eta 24 artikulutan) adlag inguru horretan.

Uste dut Ben Bela hor nonbait bizi dela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Bai, eguzkia hor nonbait dago, ganduak arrasto arroxak dauzkan aldean edo.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Baina uxatutakoak ez ditugu gehiago eskuratuko: haiek galdu dira hor nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Billete bat izanen duk hor nonbait, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

-Hor nonbait behar du aireportuak -esan nuen nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

Jo ezak La Rochellera, bila ezak Floren, hor nonbait ibili behar dik, basoan dik hark gordelekua, ezagutuko hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Horiek ere ba omen dira, ez hemen beharbada, baina bai han edo hor nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

-Ez dugu ezer ere afalduko, hor nonbait?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 325. orr.

Santa Luzian hasten da arratsa luzatzen? hor nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

18 graduko latitudean, hor nonbait...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Hogeita hamasei eta berrogeita bost urte inguruan ibiliko ziren denak, hor nonbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

-Ez dugu ezer ere afalduko, hor nonbait?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 325. orr.

13 gutxi gorabehera.

Ordu erdiko bidaia izaten dut, hor nonbait, hiritik amaren herrira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Eguneko 20 segundo, hor nonbait berandutuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

Santo Domingora hurbiltzen ari naiz: bi kilometro eskas, hor nonbait!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Johann Sebastian Bachek hamahiru ume (edo hor nonbait) ekarri zituen mundura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Mende bat, hor nonbait.  Berria - Harian   2006-03-07

Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Gendulain, egun, familia bakar baten lur sail erraldoia da hiru milioi metro koadro, hor nonbait, eta Lizarrako autobideak zeharkatzen dituen orubeetan dago.  Berria - Harian   2005-09-14

Bat-bateko bertsoak 20 segundotik (kopla) minutu baterako iraupena du (bederatziko nagusia) hor nonbait.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

14 nonbait ere dudarik gabe.

Askotan eta askoren ahotan agertzen da kezka, nonbait ere buruhauste larriak sortzen zituen seinale.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.

"Lege zaharreko" zuberotar zenbaitek 'dordoka' esateko ez omen dute inondik inora ere onartzen apo-harmatua hitza, nonbait ere "manexena" delakoan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 202. orr.

Nik neronek ere... -haren gorpuzkera murritza zurruntzen sumatu nuen- neurea izanen diat nonbait ere, hemendik ez oso urruti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Dutxa on baten irrika bizia nuen, nonbait ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.

•15 tokiren batean.

Nonbait ere irakurria dut zaldi gainetik erortzen zirela eta ez zirela gai izaten berriz zutitzeko ere, nekatuegi egoten zirelako armadura hori guztia gainean zutela berriz altxatzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Aita pentsatzen jartzen zen, xuxen ganbarako edo estalpeko lekuren batera edo patioan zeuden piletara joan, nonbait ere eskua sartu eta handik pixka batera benetan balio zuen tramankuluren bat ateratzen zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 17. orr.

16 nonbait han adlag gutxi gorabehera.

Bi miliatara nonbait han, itsasora aitzinatzen zen harkaitz baten gainean argi batzuk ikusi zituztelarik, baratu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Arratsaldeko zazpiak eta erdiak ziren, nonbait han.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

IV. mendearen hondarrean, nonbait han, baina ez lehenago.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Bi urteren buruan nonbait han.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Berrogei bat urte badu, nonbait han, sortu zitzaigula, Basarri, Monzon eta Etxanizen ondotik, Aresti, Azurmendi, Labéguerie, Xalbador, Laboa, Etxamendi, Lete, Iriondo, Lekuona, Artzeren belaunaldiko kantutegia. xifre ederra da Rwandako sosean, euro batek zazpi ehun hemengo emaiten baititu; 700 hori da nonbait han langile baten eguneko paga; euro bat eta ainitzek gutiago.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

La-ila-ilaha-Ala, "ez dago beste jainkorik Jainkoa baizik", jartzen zuen nonbait han, arabesko baten tankeran.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

17 nonbait hor adlag gutxi gorabehera.

Etxean, ordubete, nonbait hor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Peoiak eta ahaideak gehituta, osotara 100 bat lagun, nonbait hor.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Sohütakoaren heintsüsealat heltü da Irurin ikusliarren saldoa (6.500 nonbait hor).  Herria   2001-08-09

18 berdintsu.

Eskolan gertatzen den guztia eta ahuntzaren gauerdiko eztula, nonbait hor niretzako.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Behatz haundia baino kasik luzexeagoa bigarrena, eta hirugarrena ere nonbait hor,  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bertze nonbait (48); bertze nonbait erran (10); beste nonbait (263); beste nonbait bilatu (11); beste nonbait bizi (7); beste nonbait dago (5); beste nonbait duela (7); beste nonbait egon (5); beste nonbait ere (5); beste nonbait zuela (7); burua beste nonbait (24)

da nonbait (44); dago nonbait (7); daude nonbait (6); dela nonbait (5); dira nonbait (8); dizut bertze nonbait (5); du nonbait (37); dugu nonbait (5); duk nonbait (5); dut nonbait (8); dute nonbait (12)

edo beste nonbait (5); edo hor nonbait (5); edo nonbait (8); ere nonbait (11); eta beste nonbait (15); eta nonbait (29); ez beste nonbait (7); ez nonbait (13); ez zen nonbait (5); ez zuen nonbait (5)

gogoa beste nonbait (9)

han nonbait (55); hemen nonbait (16); hor nonbait (184); hori nonbait (9); hortxe nonbait (9)

izan nonbait (5); izan zen nonbait (5)

nintzen nonbait (6)

nonbait aipatu (5); nonbait aurkitu (5); nonbait behar (12); nonbait behar du (5); nonbait bere (10); nonbait bilatu (11); nonbait bilatu behar (7); nonbait bizi (16); nonbait dago (8); nonbait dagoela (7); nonbait duela (7); nonbait egon (10); nonbait egon behar (6); nonbait egongo (5); nonbait entzuna (7); nonbait erran (13); nonbait erran dizudan (10); nonbait galduta (5); nonbait han (18); nonbait hor (21); nonbait ikusi (8); nonbait ikusia (9); nonbait irakurri (15); nonbait irakurri dut (5); nonbait irakurria (10); nonbait izan (11); nonbait izan behar (6); nonbait izango (6); nonbait jarri (7); nonbait zegoen (7); nonbait zuela (7)

zegoen nonbait (11); zela nonbait (5); zen nonbait (56); zion nonbait (10); ziren nonbait (21); zituen nonbait (5); zitzaion nonbait (9); zuen nonbait (52); zuten nonbait (8)

[3] beste nonbaiten (26); hor nonbaiten (3); nonbaiten jarri (3)

beste nonbaitera (33); beste nonbaitera joango (3); nonbaitera eramango (3); nonbaitera joan (7); nonbaitera joana (3); nonbaitera joango (3)

beste nonbaiterako (3)

beste nonbaitetik (32); nonbaitetik atera (7); nonbaitetik atera behar (5); nonbaitetik etorri (4); nonbaitetik etorria (3); nonbaitetik hasi (14); nonbaitetik hasi beharra (3)

beste nonbaitik (8); nonbaitik ere (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus