Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut zertan, haren ohorerako, berriro aipatzen ibili haren jatorri ospetsua, familiaren noblezia, ondasun handiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.
Noblezia diruz erosi ahal izatea bizkorgarri ederra da tratulariak hori lortzen saia daitezen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.
Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Joan Perezek guztiz bat egiten du sasoi horretako zaldun euskaldunen balio eta mundu-ikuskerarekin: odol-garbitasuna, noblezia, erlijioa, erregearen zerbitzua... Berria - Kultura 2004-04-09
Noble handien eta herriaren artean dagoen togako noblezia hori da bat; lehenaren distira izan gabe, beraren pribilegio guztiak dituena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.
Nik errege-duintasun eta noblezia izugarritzat daukat, aberats izanik guregatik behartsu egin zen Jaunari jarraitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.
Horrexegatik aukeratu nau ni, munduko noblezia, handitasuna, indarra, edertasuna eta jakinduria lotsarazteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 962. orr.
Ohitura primitibo eta ohitura endekatuen nahastea; xalotasuna eta ustelkeria; noblezia eta bastartkeria; artzain bizimodua eta gerla zibila. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Horrekin hasi zen Ingalaterrako gerra zibila: noblezia eta zaldunak alde batetik, errege Charles agintari zutela, eta jauntxo txikiak, burgesak eta nekazariak bestetik, Cromwel buru zutela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.
Liu Pang ez zen ondasunez gabeturiko noblezia feudaleko kide, nekazari baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.
Nobleziak pribilegioak zituelako lege penalaren aurrean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Herriaren altxamendu espontaneoa, elizak eta nobleziak xaxatu eta antolatua izan dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.
Nobleziako kideak dira, ez denak ordea maila bereko nobleak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Bere familiak nobleziako neska batekin ezkontzera behartu zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Hanka bat nekazari munduan eta bestea noblezian duen klasea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Asisko herria eta burgesia garaile ateratzen dira noblezia feudalaren aurkako borrokan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1211. orr.
Erregearen gehiegikeriak eta nobleziaren harrokeria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.
Hiri gehienak errepublika bihurtu ziren, eta noblezia hura erori egin zen, edota desegin egin zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.
Hura ere nobleziakoa zen, baina zokoratua zegoen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.
Uztaritzeko auzapez ohia, noblezia eta errespetu haundikoa, zinez "jauna". Herria 2001-11-01
Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala, eta, hain zuzen, noblezia horrekiko leialtasunari eutsi nahi niolako matrikulatu nintzela ni Kimikan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Arimaren nobleziaz filosofoek idatzirik utzitakoa naturazko argiez lortu zuten ezagutzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.
Nork du ezagutu egiaz Jainkoak naturari emaniko bikaintasun eta noblezia? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.
Maisuek diote, baita ere, noblezia gutxien duen arimako alderdia, nobleagoa dela zeruko alderdirik gorenena baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Barruko noblezia honetaz, arima-zolan gordetzen denetaz, maisu asko dira hitz egin dutenak, lehengoak eta oraingoak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.
Elgarren txelo kontzertua nobleziaz beteriko lana da, oso britainiarra (victoriarra). Berria - Kultura 2004-12-01
Zeruen hierarkia, esfera birakariak, planetak mugiarazten dituzten adimenak, elementuen mailaketa beren nobleziaren arabera, eta gorputz zerutiarrak muin hustelezin batez osaturik dauden ikuspegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Colettek idatzi zuen zenbait jenderentzat Parisen bizitzea noblezia titulu bat izatea bezalatsu zela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Diruz eros zezakeela faltan zuena, noblezi tituluak ere diruaren esku egon zitezkeenez gero... zeudenez gero. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Aski-eztasuna eta deuseztasuna leporatzea beti ere gauzei, eta gabezia eta hutsa sentitzea, eta horrez gainera asperdura, hori iruditzen zait niri giza izatean aurki daitekeen bikaintasun- eta noblezia-seinalerik handiena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.
Urte berean, Iraultza denboran beraz, kenarazi zituzten bizkondeen kaperan ziren noblezia markak, armarriak eta burdin zerradurak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.
Ez da, beraz, legitimoa jorratzen ari garen testuei, supituan, euren orijinaltasun titulua eskatzea, eta galdegitea ea noblezia mailarik baduten, hauxe neurtzen baita hemen arbasoen faltan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.
Garbi dago sasoi honetan euskara ez zela soilik baserritarren edo apaizen hizkuntza, eta Iparraldeko goi noblezia ere euskalduna zela. Berria - Kultura 2004-04-08
XIII. mendearen erdi aldetik nobizia umezurtzez eta goi- eta behe-nobleziako alarguntsez hornitu ziren aurretik zeuden komentuak betez eta beste asko sortzera behartuz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.