Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste batzuek nirvana deitu arren hark lasaitasun egoera deitzea nahiago zuen horren bila. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 151. orr.
Deus gutxi aski da nirvanara joateko, zerbait edan, porro bat, kanta bat, argazki bat, kontzientzia aldatzen edo zirikatzen duen edozein gauza. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 146. orr.
Lehen kanpaia entzun orduko, komisarioa, Telleriari erabat gogaikarri zitzaion nirvana partikularrean murgildu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.
Hizkuntza landuz Nirvanarantz Sexu bidez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Hasiera-hasieran ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen, dena gertatzen baitzitzaidan berri, dena bitxi, dena deigarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.